Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
12:41 am,
temperature icon 8°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Eubak badauka bere pilotaleku berriztatua instalazio berriekin

Iturria: Amorebieta-Etxanoko Udala.

Amorebieta-Etxanoko alkate David Latxagak Euba auzoko eta inguruko pilotalekuaren instalazio berriztatuak inauguratu ditu gaur.

Esparru berri honen bitartez, Eubako auzokoek kirol eta zentro sozial berri batez gozatu ahal izango dute. Lanek pilotalekua erabat hobetu dute, baita atxikita dagoen eraikina eta inguruko urbanizazioa ere. Berriztatze honen bidez, zentroaren itxura erabat aldatu dute, lortutako funtzionaltasuna handiagoa izanez.

Burututako lanei esker, zaharkiturik zegoen pilotalekua berriztatu dute, eta honen ingurua ere bai. Hortaz, auzoko zein inguruko biztanleek aisialdirako esparru berri bat izango dute, eta, udalerrikoek ere bai.

Lanak hiru zati nagusitan burutu dira: pilotalekua, atxikita dagoen eraikina eta inguruko urbanizazioa. Pilotalekuari dagokionez, hormak mantendu dituzte eta kurbadun teilatu berri bat jarri dute pilotaleku osoa estaliz. Horrela, eraikinaren irudia guztiz itxuraldatu da eta pilotalekuaren inpaktu bolumetrikoa gutxitu egin da, teilatu berriak kota baxuagoa baitu.

Atxikita dagoen eraikinari dagokionez, topaketa-esparru berri bat eratu da eta bertan adin guztietako pertsonak bildu ahal izango dira. Behar izanez gero, esparrua bitan zatitu ahal izango da horretarako egongo den holtz lerragarri batekin. Aerotermia-sistema berri bat erabili dute, energi-eraginkortasunaren aldeko apustua eginez.

Proiektu honetan, lehen ezarrita zeuden harmailak kendu dituzte, hauek 5,5 m inguru barrurago jarriz. Irabazitako esparruari esker, estalitako plaza txiki bat jarri dute, jesarlekuekin.

Estalitako gune hau geltokirako sarbidean dagoenarekin lotu da eta hau eskuinaldean dagoen berdegunea batzeko balio du. Bertan, ibilarteak egin ahal izateko ibilbideak eratu dituzte.

Azkenik, azpimarratu behar da instalazio guztietarako sarbidea hobetu egin dela. Lanak bukatzeko proiektuaren araberako aurrikuspen-epea 2.015eko urtarrila zen, baina aipatzekoa da lanak bukaturik daudela Eubako jaien ospakizunerako.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu