Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
1:57 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

BOTEPRONTOAN | MAITE BERRIOZABAL | «Ez dut oraindik oporretarako leku txarrik aurkitu»

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

Maite Berriozabal berriztarra Durangon harrapatu dugu, Berbaro Elkarteko kudeatzaile lanetan. Eszenatoki gainean ere aurkitu genezakeen bertsolariei gaia jartzen. Oraingoan, baina, berak erantzun ditu guk botatako puntuak.

Maite Berriozabal MUgalari IBAN

Maite Berriozabal Berbaroko bulegoan. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Bertsolari bat

Unairen ironia, Maialenen dotorezia, Onintzaren lotsabakeria, Mirenen gozotasuna, Igorren zehaztasuna, Egañaren bizkortasuna, Uxueren doinua…

Bertso plaza bat

Publikoaren txaloak eta barreak gelditu ezin direnekoak.

Liburu bat:

Esku artean izan dodan azkenetakoa, oso gomendagarria: Erraiak. Danele Sarriugarterena.

Armosetako: Laranja zukua, kafesnea, ogia, gurina eta marmelada.

Maniarik:

Ezagutzen dodan jendearen izenak aldatzea. Batzuetan laburtu, bestetan moldatu…

Filme bat:

Ikaragarri gustatzen zaidan bat: ‘Cena de idiotas’.

Lasai egoteko:

Itsasoa zein mendi ingurua.

Abesti bat:

Mikel Laboaren ‘Sorterriko koplak.

Oporretarako lekua:

Urte bakoitzean bat, eta ahal dela urtero gutxienez bat. Ez dut oraindik oporretarako leku txarrik ezagutu.

Durangon txosnendako lekua:

Pinondo.

Txoko kuttunena:

Itsasoari goitik begiratu dakiokeen edozein leku.

Kolore bat:

Kolereekin sasoiak izaten ditut, azkenaldian oso urdinzale nabil.

 Bost zentzuetako bat:

Entzumena.

Beldurra zeri edo nori:

Besteen mina ikusteko gai ez denari.

Telebistako programa bat:

Bat bakarrik? Oso telebista zalea naiz ni. Kirola ez ezik dena gustatzen zait.

Barre eragiten deutsu:

Umore absurdoak.

Herri edota hiri bat:

Jaioterria, jaioterria da beti: Berriz.

Berba bat:

Kukupraka.

Zer aldatuko zeunke eta non:

Euskal Herri euskaldun eta burujabe bat gura neuke. Horra heltzeko aldatu beharrekoak aldatuko nituzke.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu