Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
5:50 am,
temperature icon 10°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

DURANGO | Adinekoei zuzendutato ekintzak

Iturria: Durangoko Udaleko prentsa oharra

 

Durangoko Udaleko Adinekoen Sailak herriko adinekoei zuzendutako ikastaro eta tailer berriak antolatu ditu 2014 – 2015 ikasturterako. Ekintza hauek gure herriko adinekoen behar, eskakizun eta ezaugarriei erantzuna eman nahi dizkie, udaleko beste sail batzuetatik nagusiei zuzenduta antolatzen diren jardueren osagarri izanik.

Ekimenak hainbat programa hartzen ditu barruan,  gero eta heterogeneoagoa den talde honi eskaintza egokiena egiteko amo-z. Gaur egun, gure udalerrian 60 urteko edo gorakoek  6.567 dira  (biztanleen % 22,73) eta 80 urteko edo gorakoek % 5,80 (1.668 pertsona), eta horien artean, gutxi gora behera, % 20 bakarrik bizi da. Helburua zahartzaro pozgarria bultzatzea da, bizitzaldi horretan jarrera baikorra eta ilusioz eta aukeraz betea izan dadin.

Aurrez izena emateko:

Zahartze aktiboa programako ekintzen plazak mugatuak dira eta zozketa bidez banatuko dira. Durangarrek izango dute lehentasuna.

Izena emateko orria bete beharko da. Interesatuek ikastaroen lehentasun-ordena adierazi beharko dute aurrez izena ematen dutenean. Izan ere, behar beste plaza ez badago, bakar bat egin ahal izango dute.

Aurrez izena emateko epea eta ordutegia: irailaren 15tik 24era 10:00-13:00 / 16:00 – 18:00 ordutegian.

Onartutakoen zerrendak irailaren 29tik aurrera ipiniko dira adinekoen udal egoitzan eta internet bidez ere begiratu ahal izango da udaleko web orrian.

Matrikula egiteko epea:

Irailaren 30etik urriaren 3rarte.

Informazio gehiago:

94 465 74 51  – 94 603 00 00 tel.

adintek@durango-udala .net

www.durango-udala.net

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu