Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
6:45 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

‘BELDUR BARIK’ | Durangaldeak ere antolatu du lehiaketa hau

Iturria | Durangoko Udala

DURANGALDEAK ERE ANTOLATUKO DU BELDUR BARIK LEHIAKETA

logo-beldur-barik

Berdinsareak abian jarri du Beldur Barik Jarrera! Lehiaketaren 5. edizioa. Ekimen honen asmoa hauxe da: emakumeek jasaten duten ezberdintasun egoerari aurre egiteko neska-mutilek plazaratzen dituzten adierazpide artistikoak aintzat hartzea, baloratzea eta sustatzea.

Alegia, errespetua, berdintasuna, askatasuna, autonomia eta biolentzia sexistaren aurkako gaitzespena sustatu nahi da.

Esan bezala, eskualde honek bere lehiaketa izango du: “Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2014”. Abadiño, Berriz, Durango eta Iurretako Udalek hartuko dute parte eta halaxe helaraziko da ekimena herriotako gazteen artean.

Ekimen ezberdinak burutuko dira prebentzio eta sentsibilizazioari lotuak, besteak beste, prestakuntza-saioak, horma-irudiak eta ikus-entzunezkoen ikastaroak eskainiko dira.

Beldur Barik 12 – 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, alegiak, emakumeen kontrako biolentzia gainditzeko konpromiso pertsonal zein kolektiboa erakutsi nahi duten gazteei.

Ezaugarri tekniko edo artistikoak baino mezuaren kalitatea izango da baloratuko dena. Hausnarketak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna hartuko da kontuan, nesken jabekuntza-ikuspegitik zein mutilen matxismoaren kontrako konpromisotik begiratuta.

Edozein eratako adierazpide artistikoak onartuko dira, betiere, ikus-entzunezkoen euskarrian aurkezten badiraa: flashmob, olerki errezitatuak edo kamera aurrean irakurritako hausnarketa-testuak, bideoklipak, argazkiak, fotomontajeak, fotonobelak, lipdubak, dantza, laburmetraiak, animazio proiektuak, bideo-aurkezpenak, arte-lanak, performantzeak, hirigintz-interbentzioak, e.a.

Kategoriak:

1. kategoria: 12 – 17 urte

2. kategoria: 18 – 26 urte

Sariak:

Beldur Barik Jarrera! Lehiaketaren 5. edizioa: “Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2014” Lehiaketa
  • 1. kategoriako 1. saria: 500€
  • 1. kategoriako sari berezia: 300€
  • 2. kategoriako saria: 500€
  • 2. kategoriako sari berezia: 300€
  • Ikus-entzunezko produkzio onenarentzako saria*: 300€ + lana hedatzea jaialdi-zirkuitu baten (zehazteko oraindik).
  • Sari herrikoia*: 300€
  • 1. kategoriako saria: 150€
  • 1. kategoriako sari berezia: 100€
  • 2. kategoriako saria: 300€
  • 2. kategoriako sari berezia: 200€
2.200 euro banatuko dira saritan 750 euro banatuko dira saritan

OHARRA: Durangaldeko lehiaketara aurkeztutako sariak, automatikoki, lehiaketa autonomikoaren 5. ediziora aurkeztuko dira.

“Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2014” Lehiaketaren sariak  azaroaren 27an emango dira ezagutzera Topaketa Beldur Barik 2014 izeneko ekitaldian. Berau, San Agustin Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Topaketan zenbait sorpresa egongo da, eta interesatu guztiak egongo dira gonbidatuta.

Informazio gehiago: www.beldurbarik.org

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu