Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
3:04 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

BERTSOLARITZA |Durangaldeko sei bertsolarik parte hartuko dute Bizkaiko Txapelketan

Izaskun Ellakuriaga

Durangaldeko sei bertsolarik parte hartuklo dute Bizkaiko Txapelketan. Aitor Bizkarra (Abadiño), Beñat Ugartetxea (Mallabia), Eneko Abasolo (Iurreta), Gorka Lazkano (Berriz), Garikoitz Sarriugarte (Zaldibar) eta Miren Amuriza (Berriz) lehiatuko dira beste 31 bertsolarirekin batera. Txapelketa abenduaren 12an hasiko da Galdakaon eta finala abenduaren 20an jokatuko da Bilbao Arenan (Miribillan).

Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Horietako bi saio Durangaldean egingo dira: 4 kanporaketa Mallabian, azaroaren 2an, eta azken finalaurrekoa Zornotzan, abenduaren 7an.

 

| JOSI | Hori da Bizkaiko Bertsozale Elkarteak aukeratu duen leloa, “Bizkaiko bertsogintzaren ekosistema osoa etengabe josten dabilela” erakusteko. Irudia, berriz, txatalez egindako ohial handia izango da. Nobedade moduan, txapelketak mugikorretarako aplikazioa garatu du aurten eta App Storetik deskargatu daiteke.

Bestetik, sarreren salmentarako www.bertsosar rerak.eu webguneko plataforma erabili daiteke. Saioko sarrerak 8€ (arrunta) 5€ (bazkidea) eta 3€ (gazteak) balioko du. Baina finala salbu, gainontzeko saio guztietarko bonoa ere eskuratu daiteke 52€, 34€ eta 22€ prezioan.

| Txapelketaren webgunea | www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa

BERTSOLARITZA, BERTSOLARIS, BERTSOS

Berrizko Miren Amurizak parte hartuko du parte Bizkaiko Txapelketan. |PHOTO| Iban Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu