Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
9:57 am,
temperature icon 9°C
Humidity 53 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

EUSKAL HERRIA | Bernardo Atxaga, Iñigo Roque eta Idoia Estornes Euskadi Literatura saridunak

 

Izaskun Ellakuriaga

Narratiba alorrean Bernardo Atxagak irabazi du 2014ko Euskadi Literatura Saria ‘Nevadako egunak’ liburuarekin, itzulpen lanik onenaren saria Iñigo Roquerentzat izan da Antonio Lobo Antunes portugaldarraren ‘Gauzen ordena naturala’ lanagatik, eta gaztelerazko literatur liburik onenaren saria Idoia Estornesek eskuratu du ‘Cómo pudo pasarnos esto’ liburuari esker.

Gaur eman dituzte Euskadi Literatura Sariak 2014 egile eta lan irabazleen izenak. Saritu bakoitzak 18.000 euro jasoko ditu, eta 4.000 euroko laguntza ere jasoko dute literatura sarituek liburua beste hizkuntza batera itzultzen bada.

Bernardo Atxaga en la Azoka de Durango

Bernardo Atxaga. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

 

Bernardo Atxaga – “Nevadako egunak”

2013ko abenduan kaleratu zen liburua Pamiela argitaletxearen eskutik. Aurtengo apirilean, Espainiako Kritikaren Saria irabazi zuen lan honengatik, euskarazko narratibaren alorrean.

Liburua

Nevadako egunak kronika da hasieran, eta bukaeran nobela. Bere pieza guztiak bereziak dira, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak. Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain trinkoa. Ez dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere.

Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da. Bere orrialdeetan azalduz doazen pieza guztiek giza esperientzia dute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako denboran, 2007ko abuztutik 2008ko ekainera; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat, hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. Lekuek ere badute garrantzia, eta batez ere desertuak.

 

Iñigo Roque – “Gauzen ordena naturala”

Alberdania-Erein eta Igela argitaletxeen elkarlanez argitaratu da liburua Literatura Unibertsala sailean. Antonio Lobo Antunes idazle portugaldarraren liburuaren itzulpen lana da.

Liburua

Lobo Antunesen literatura esplikatzeko esan izan da Célinerekin bukatua zen literatura motatik abiatu zela baina psikoanalisiaren ekarria erantsirik.
Lobo Antunesen eleberrien artetik, Gauzen ordena naturala iruditzen zitzaion onena José Cardoso Pires idazleari. Egileak berak ez zuen dudarik, garai hartan: «Hau da idatzi dudan liburu onena; ez, ordea, seguru aski, nire erabatekoa».
Kritikarien aldetik harrera ona izan du nazioarte osoan, eta klasiko handien parean jarri dute. New Yorker aldizkariak, esate baterako, honako hau zioen: «Mundu zabaleko idazleen artetik psikologia-erretratugilerik trebeenetako bat».
Idoia Estornes –  “Cómo pudo pasarnos esto”

Erein argitaletxearen eskutik 2013. Urtean argitaratu duen gaztelerazko liburua da “Cómo pudo pasarnos esto”.

Liburua

Euskal nacionalista exiliatuen alaba 1958an Donostiara bueltatuko da. Txile/Euskadi arteko kontrastea esanguratsua da. Ihes egin beharra dago. Etorkinak eta gazteak milaka doaz ihesi. Familiako argitaletxea gerra arteko errautsetatik berpiztu da. 60ko frankisten kontrako neska bihurtuko da. Gero, historialari, publizista… eta 68ko euskal mugimenduan murgilduko da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu