Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
8:29 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 72 Km/h

(eta 2) BILDARRATZ | «Oreka mantentzea bizitza honetan dagoen gauzarik zailena da»

Kazetaria | Mikel Miranda 

Argazkilaria | Víctor Martínez

Bideo egilea | Aritza Alcíbar

 

Zer suposatu du zuretzat ikastolan lan egitetik Senadura pasatzeak?

Aldaketa handia izan da. Oraindik gogoan dut: ni kotxean nindoan lagun bati bisita egitera eta Joseba Egibarrek deitu zidan. Etxera senadore kandidatu bezala sartu nintzen. Baina hurrengo egunean emazteari galdetu nion, “Ane zuzen jokatzen ari naiz?” eta galdera hori askotan egin diot nere buruari.

 

Eta zein da erantzuna?

Oraindik ez diot erantzunik bilatu. Badakizu zergaitik? Gogoan izango duzu egin zenidan azken elkarrizketan nola esaten nizun etxetik ikastolara bizikletaz joaten nintzela eta buelta bizikletaz egiten nuela. Txistuka joaten nintzela eta buelta txistuka egiten nuela. Orain hegazkinez joaten naz lanera, baita bueltatu ere, eta txistuka etortzen ez banaiz ere egia da oso gustura nagoela. Edozelan ere EAJri eskertzen diot nigan ipinitako konfidantza, baina pertsonalki esfortsu handia da. Eskerrak dauzkadan seme alabak helduak diren.

IMG_1779

Jokin Bildarratz. | ARGAZKIA |Víctor Martínez

Urte askotan ikusten duzu zure burua Madrilen?

Ez nuen uste Madrilera gehiagotan joango nintzenik eta han bukatu dut, beraz, ez dut gehiagotan kontrakorik esango. Bizitzak leku batetik bestera eramaten zaitu, baina gustatuko litzaidake txistu egiten jarraitzea.

 

Eta txistu hori ikastolara bidean baino ez zen entzuten.

Ez, lasai bizi zarenean entzuten da. Ordutegi zehatz bat daukazunean eta etxearen ondoan zaudenean zure familiarekin gozatuz. Orain ez daukat ordutegirik eta oso ordu gutxi dira aisialdiari eskaintzen dizkiodanak. Ahalegin handia da baina gehienbat familiaren erronka da kezkatzen nauena. Familiak elikatu egiten nau, eta trukean nik ere elikatu egin behar dut, oreka da bilatu behar dena. Eta oreka mantentzea bizitza honetan dagoen gauzarik zailena da.

IMG_1678

ARGAZKIA | Víctor Martínez

 

Zertan ematen duzu Madrilen izaten duzun aisialdi urria?

Han zaudenean burubelarri zaude daukazun gaiarekin. Gainera nik ezingo nuke arratsaldeko seietan bukatu eta madriletik paseatzen ibili. Ez da nire hiria, ez nago horretarako eta askotan bakarrik egoten naz. Han egoten naizenean beste konplizade batzuk sortzea alderdi politikoko ordezakariekin izaten dut xede.

 

Madrileko Euskal Etxean egon zara?

Bai, bertan hitzaldiak egiten dira, jende ezaguna egoten da eta beste alderdietako politikoekin egoteko ere erabiltzen da. CIUko jendearekin egonda nago edo EAJko Kongresuko jendearekin ere bai. Egia da barruan zaudenean etxean zaudela ematen duela, izan ere, nahi beste sagardo ematen dizute, euskaraz hitz egiten dizute…Kanpoan gaudenontzat leku hauek arnasa sakon hartu eta lanari gogotsu ekiteko, hau da, idarberritzeko lekuak dira.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu