Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:14 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

URRIJENA IURRETAN | Plaza bete dantzari

I. Ellakuriaga

Urrijena egingo da igandean Iurretan. Herriko dantzari eta dantzari izandakoen eguna eta jaia. Gainera, aurtengoa berezia izango da: batetik, jaiak 25 urte betetzen dituelako. Eta bigarren,  emakumezkoen dantzari taldeek parte hartuko dutelako.

Plaza bete dantzari izango da, beraz, igandean Aita San Migel Plazan. 200dik gora hankak astitzen. Eta gehiago ere bai kantuan. Belaunaldi diferenteetakoak elkarrekin eguna ospatzen ikustea polita izango da. Zaharrenek 80 urteren bueltan dute. Eta kofradia ezberdinetako dantzariak plazan ikustea ere berezia.

Goizetik izango da Iurretan jai giroa. 9:30ean Maspe kalean elkartzea eta talde argazkia ateratzea, 10:30ean Kalejira Montoitik plazara, 11:30ean alardea eta eguerdian dantzarien bazkaria.

 

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

 

Izaskun Ellakuriaga

Neska ezpatadantzariak?

 

Ez da nire asmoa inoren hasarrea piztea. Baina Urrijena jaiaren berri jakin eta hainbat iurretarren artean hausnarketa interesantea sortu da  (nire inguruan emakumeen artean gertatu da). Begi onez ikusten dut eta txalotu ere bai, azken urteetan Iurretako plazan, dantzari, nesken presentzia nabarmen ugaritu delako: emakumezkoen aurreskua berreskuratuta, Sanmigeletan gizonezkoek beste plaza eginda, eta orain Urrijenan parte hartuta.

Baina, horietan danetan, emakumeak emakumeen paperean izan dira. Eta ez dakit inoiz planteatu ote den neska ezpatadantzariak plazara urtetako aukera, Sanmigeletan, mutilen pare, mutilekin taldea osotuz, esaterako.

Hausnartzekoa begitantzen zait. Eta akaso Iurretako plazan eman beharreko hurrengo pausua. Naturaltasunez. Aukera emanda neskei eta mutilei zein paper hartu nahi duten plazara dantzan ateratzeko.

*Izaskun Ellakuriaga kazetaria da.

IUrreta Iban GOrriti 1

Iurretako Aita San Migel plaza. | PHOTO |I. Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu