Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
11:52 am,
temperature icon 16°C
Humidity 44 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

ABADIÑO | Frankismo garaiko eskola bati buruzko tragikomedia bat antzeztuko da larunbatean Errotan

Iturria | Abadiñoko Udaleko prentsa oharra

Castro Urdialesko  Tela Marinera antzerki konpainiak  “Juegos  prohibidos” izeneko lana –frankismo garaiko eskola bati buruzko tragikomedia bat– antzeztuko du datorren larunbatean Abadiñoko Errota Kultur Etxean. Haur talde batek eskolan pairatzen dituen abusu eta gorabeheren bitartez garai ilun baten ezaugarri eta barne-toles ilunak ikustera ematen zaizkigu lan honetan.

Alberto Mirallesen testu batean oinarritutako antzezlana da, Tela Marinera talde  amateurraren hamar aktorek taularatua, Viviana Blanch argentinarrak zuzendua eta  konpainia horrek antolatutako trukaketa egitarau baten barruan Abadiñora datorrena. Irailean Abadiñoko Banarte taldeak saio bat eman zuen Castro Urdialesen eta orain Tela Marineraren txanda da berea Errotan eskaintzeko ordainez.

Ikuskizuna zapatuan eskainiko da, 20:00etan eta sarrera bi euro kobratuko da.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu