Asteartea,
2024ko Martxoak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:22 am,
temperature icon 14°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

XABI ETXEITA | «Zornotzako Andra Mari ikastolan jokatu neban lehenengo partidua»

  

 AGER SARDUI MUGALARI

Ager Sardui

Momentu goxoa bizi dau Xabi Etxeitak ( Amorebieta-Etxano, 1987) Athletic-en. Zornotzarraren gol batek emon eutson garaipena taldeari Almerian eta Sevillaren aurkako partiduan, partiduko jokalaririk onena izan zan. Oportoren aurka jokatu ez arren, aukera asko ditu hamaikakoan sartzeko hurrengo partiduan, bihar, domeka, Valentziaren aurka Mestallan (19.00etan).

Etxeitak futbolaren alde guztiak ezagutu ditu. Txikitako ametsak bete eta kirolaren alde ilunak sentidu, zerua ikutu eta egun gogorrak bizi. Hori da futbolaren legea kasu askotan.  Badago esaera zahar bat euskaldunen artean “Ezina, ekinez egina”. Esaera zaharrak, ondo definitzen dau Xabi Etxeitaren jarrerea.

Athletic-era heldu zan 2008-09 denboraldian eta 14 partidu jokatu zituan. Bere kirol ibilbideko poztasunik handiena, bere bizitzako taldeagaz debuta. Hurrengo denboraldian aukera gitxi jokatzeko izan eta maletak egin zituan Cartagenara joateko. Handik Eltxera. Alikanten, taldeko jokalaririk garrantzitsuena izan zan. 21 partidu lehenengo denboraldian eta 36 partidu bigarrenean. Lehenengo mailarako txartela lortu eta bueltan Bilbora.

Gaur egun, Ernesto Valverderen konfiantzea berreskuratu eta taldeko jokalari onenetakoa da azkeneko partiduetan

Entrevista a Xabier Etxeita, jugador del Athletic de Bilbao

Xabi Etxeita zornotzarra da. | ARGAZKIA | Mugalari

 

Alkarrizketak emotea gustoko dozu?

Ikusi egin behar zertarako eta zergatik emoten dan alkarrizketea. Egunotan asko egiten dodaz eta seinale ona da arlo pertsonalean.

Formalak ala informalak nahiago?

Nahiago formalak. Erantzunak landuago izaten dodazalako ( barre egiten dau)

Gogoratzen dozu zure lehenengo ( partidua, lasterketea…)

Bai. Zornotzako Andra Marin ikasi neban eta ikastolan izan zan. Futbitoko partidua, nik 6 urte neukazan eta anekdota bat gogoratzen dot; eguraldi oso txarra egiten eban, euri asko, eta taldekide bateri betaurrekoak lausotu jakozan beroagaz eta ezin izan eban partidua jokatu.

Kirolari izatearen gauzarik onena…

Asko disfrutetan dozula. Txikitatik gustau izan jat kirola eta zure lanagaz disfrutatzea da onena.

Eta txarrena?

Lesinoak batez be. Futbolak daukazan gauza desberdinakaz bizitzen be jakin behar da baina lesinoak esango neuke.

Pribilegiatua sentitzen zara?

Bai, zalantza barik.

Bizitzako momento bat…

Futbolean, bizitzarako be balio leike erantzunak, Athletic-egaz debutau neban eguna.

Hondartzea ala mendia? 

Biak. Bakotxa bere momentuan.

Oporretan joateko leku bat.

Mykonos gustau jatan asko.

Kirolean egin dozun lagunik onena…

Lagun asko egin dodaz kirolean. Gaztetatik futbolean ibili naz eta gaur egun daukadazan lagun onenak kiroletik egin dodaz.

Kirol ibilbideko momentu bat?

Athletic-egaz debuta eta Eltxegaz 1. mailarako txartela.

 Superstizinorik? Zein?

Zehatzik ez baina seguru pentsau barik batan bat izango dodala.

Atzera bota denborea zeozer aldatzeko?

Ez. Atzera begiratzeak ez dauz gauza onak ekarten. Aurrera begiratu behar da beti.

Idolorik euki dozu?

Bai. Txikitatik joan naz San Mamesera partiduak ikusten. Julen Guerrero. Bittor Alkiza be asko gustau izan jat.

Zure burua definitzeko adjetibo bi…

Langilea eta konstantea

Ze momentutan gustau ezezaguna izatea?

(Barre) Seguruenik partidu txarra jokatu eta kalera urten behar dozunean.

Gustoko genteak ezagutzea?

Gustoko ez baina urte asko daroataz profesional moduan eta gero eta hobeto daroat.

Eguneko momenturik onena…

Siesta ordua.

Maniatikoa zara?

Ez larregi.

Ezagutu nahiko zeunken nonor?

Txirrindulariren bat edo beste eta… Joaquín Sabina esango neuke

Gustora egon zara alkarrizketan?

Bai, gustau jat alkarrizketea.

Entrevista a Xabier Etxeita, jugador del Athletic de Bilbao

Dena ondo dabil. | ARGAZKIA | Mugalari

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu