Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
3:30 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 24 Km/h

Berrizko Xabier Amurizak Zamorako apaiz kartzelari buruzko hitzaldian hartuko du parte Bilbon

Izaro Andrés 

Zentsura At elkarteak Zamorako apaiz kartzelari buruzko eztabaida mahaia antolatu du larunbat honetan, azaroak 15, Bilbon. Jardunaldia arratsaldeko 19:30etan izango da Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren areto nagusian. Parte-hartzaileak Xabier Amuriza (Berrizen bizi den etxanotarra), Josu Naberan eta Vicente Couce galiziarra izango dira. Lehenengo biek zazpi urte eman zituzten Zamorako kartzelan; azkenak, berriz,  zazpi hilabete. Laura Mintegi, euskal idazlea eta Euskal PENeko kidea, izango da  eztabaida mahaiko moderatzailea.

Copia de Xabier Amuriza AZOKA 6DIC2010 IBAN GORRITI

Xabier Amuriza berriztarra hitzaldian hartuko du parte. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Zamorako kartzela Frankismoaren azken urteetan (1968tik 1976ra) apaiz eta fraideentzako egokitutako espainiar Estatuko kartzela izan zen. Kartzela Zamora hiritik bi kilometro ingurura zegoen, eta Euskal Herritik 400 kilometro ingurura. Horma batek bereizten zituen preso ‘berezi’ horiek gainontzeko presoengandik. 1968. urteaz geroztik, Konkordatu Kartzela deitua izan da; Elizak eta espainiar Estatuak 1953an sinatutako hitzarmenengatik.

| Arrazoi politikoengatik kondenatuak | Guztira, 64 apaiz eta elizgizon inguru pasatu ziren kartzelatik; gehienak arrazoi politikoengatik kondenatuak. Alberto Gabikagojeaskoaizan zen apaiz kartzelako lehen gatibua; 1968ko abuztuan Bizkaiko Ajuariako bere parrokian emandako sermoi batean poliziek egindako torturak salatzeagatik. 40 euskal apaiz eta fraidek jarraitu zioten gero (31 bizkaitar eta 9 gipuzkoar). Kartzelan preso egondako elizgizon gehienak euskaldunak baziren ere; kataluniarrak, gaztelarrak, galiziarrak eta asturiarrak ere izan ziren bertan.

Eliza Katolikoak Estatuarekin batean izandako kartzela bakarra izan da Zamorako apaiz kartzela. Gai horien inguruan hitz egingo dute Xabier Amuriza, Josu Naberan eta Vicente Coucek mahai inguruan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu