Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
2:35 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 52 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

«Plateruenaren etorkizuna kanpaina honen baitan dago»

Plateruena

Plateruenak hamar urte bete ditu udazken honetan. Sasoi seinalatu eta aldakorrotan, urteurren osoa daramagu zilarberritzen; Durangaldeko sortzaile eta elkarteekin kultur egitasmoaz  gogoetatu dugu, eta herri-eragileekin parte artesa hobetzeko lan-taldeak Portu; Durangoko Udalarekin ere partekatu dugu hausnarketa hori, kulturgunearen kudeaketa bideragarri izan dadin baldintza hobeak adosteko.

argazkia 201-11-18

Nerea Iriarte (Zuzendaritza Batzordekidea) eta Jone Miren Goenaga (Lehendakaria) | ARGAZKIA | Plateruena

Irailean herritar guztiei dei egin genien Plateruenean parte har zezaten, kultur egitasmoak gauzatzeko borondatezko lanean jardunez zein kulturgunearen etorkizuna ziurtatzeko diru ekarpena eginez. Plateruena eraberritzeko 1.500.000 euroko  inbertsioa egin zen. Gaur egun, 250.000 zorra dugu bankuekin 5 urtean ordaindu beharrekoa.  Urteko jarduera bideragarria da, ostalaritza zerbitzuekin Plateruenaren eguneroko kultura jarduera oparoarekin jarrai dezakegu  baina bankuekin dugun zorra zama astuna da eta Plateruenaren egitasmoa baldintzatu dezake.

Diru ekarpen eta borondatezko lan kanpaina  irailean hasi eta abenduaen 31 arte izango da. Orain, kanpainaren erdia egin dugunean, behar ditugun bazkideen laurdena lortu dugu.

Urtean 50.000 euro jasotzeko helburua dugu, bost urtez. Kanpainaren erdigunean %26 eskuratu da. Ez da gutxi. Baina ez da nahikoa. Gardentasunez diogu, Plateruenaren etorkizuna kanpaina honen baitan dago

 ‘…eta urte askotarako!’ ez da diru-ekarpen kanpaina bakarrik, borondatezko lan kanpaina ere bada Urte osoa daramagu zilarberritzen eta borondatezko lanean oinarritutako egitasmoa sendotu nahi dugu.

Kanpainaren baitan, Durangoko Azokara begira nobedade bi aurkeztu gura ditugu.

| Katamalo musika taldea | Katamaloko kideek, Plateruenak hasi duen ‘…eta urte askotarako’ diru ekarpen eta borondatezko lan kanpainarekin bat eginda, kontzertu honetako eskubideak eman egin dituzte. Diskaren salmentarekin eskuratutako dirua Plateruenaren kultur egitasmoa sendotzeko erabiliko da. Gaurtik hasita, tokiko euskarazko komunikabide batzuen bidez banatuko da, eta abenduan www.plateruenasarrerak.eu webgunean egongo da salgai, eta Azokan bertan ere bai. Diska hau Plateruenen bertan grabatu zen Katamaloren despedidako biran.

| Abenduaren 6ko ekitaldia | Azokan egitarau zabala edukiko dugu, baina aurten egun bat Plateruenarentzat gorde  dugu. Abenduaren 6an, gauez, EHko hainbat sortzailerekin ekitaldia izango dugu.

Gidoigintzan Igor Elortza, Peru Magdalena eta Eneko Sagardoy dabiltza. Hainbat musikari, idazle, bertsolari, antzele, ilustratzaile eta dantzarik parte hartuko dute.

Sinopsia: Abenduaren 6ko ekitaldi horrek euskarazko kulturgintzaren biziminak eta bizipozak izango ditu ardatz. Durangoko Azoka izaten den espejismo hori; amets hori egiaz bizi dugunok behar dugun gertakari kontraesankor hori: jendetza, sorkuntza, euskaltzaletasuna, giro bizia…

Kkulturzaleontzat bereziki interesgarria da horretaz guztiaz gogoetatzea: barre egitea, eta oihu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu