49. AZOKA | Gogoetaren Plaza ekimena estrainekoz egingo da bihar

Mugalari

Fermin Muguruza, Anari Alberdi, Bernardo Atxaga, Jose Mari Sors, Lorea Agirre eta Mikel Martinez lehenengo gonbidatuak

|  Anuntxi Aranak jasoko du Argizaiola Saria

Gogoetaren Plazaren estreinaldia eta Argizaiola Saria izango dira, bihar, abenduak 6 Durangoko Azokako protagonista nagusietako bi. Gerediaga Elkarteak erronka berria hartu du aurtengo edizioan. Euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa sortu da Areto Nagusian, ohiko liburu eta proiektuen aurkezpenez aparte. Sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat  izango da Areto Nagusian, Gogoetaren Plaza bilakatzeko helburuarekin.  Datozen hiru egunetako egitaraua izango du, eta egun bakoitzeko elkarrizketa bat, biren arteko solasaldia eta mahainguru bat izango dira. Biharko gogoetaren gai nagusia “Nola kanta, hizkuntzaren hautua” izango da. Parte hartuko dute: Fermin Muguruza (elkarrizketa), Anari Alberdi eta Bernardo Atxaga (solasaldia), Jose Mari Sors, Lorea Agirre eta Mikel Martinez (mahaingurua). Biharko saioa Iñigo Astiz etea Miren Rubio kazetariek gidatuko dute.

Fermin Muguruza IBAN GORRITI

Fermin Muguruza Azokara itzuliko da. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Anuntxi Arana izango da eguneko bigarren protagonista. Angelun bizi den luiandoarrak (Aiara) euskal mitologia ikertzen burutu du lanik oparoena. Bere lan nagusia 1996an egin zuen:  Bordeleko Uniabertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin  zuzendutako doktorego tesia Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa izenekoa. Arratsaldeko 20:00etan San Agustin Kultur Gunean (Szenatokian) Oir Guillan idazle eta antzezleak zuzendutako ekitaldian jasoko du Argizaiola oroigarria.

Edizio honetan Okzitaniar kultura eta hizkuntza ere aztergai dira, herrialde gonbitatua den heinean. Areto Nagusian, 12:00etan, Bernat Arrous-Bordes, Joaquin Gorrotxategi eta Xarles Videgainek, okzitanoa eta euskararen arteko harremanez berba egingo dute.

Plazarik plaza

Kabi@, Digitalaren Plaza, sortzaileei eskainiko zaie bihar. Azpimarratzekoa, arratsaldeko 18:00etan izango den “Ingurune Aldagaiak” ekitaldia.  Zuk Zeuk kolektiboak performantze berria aurkezten du. Aintzane Revuelta dantzaria eta Beñat Jimenez artista digitalaren esperimentu artistiko honetan dantza, musika, soinua eta arte bisuala uztartzen dira.

Azoka TBn egunero izango denez, goizeko 10:45etan eta 18:45etan Azokan gaur magazinea ekoiztuko da platotik zuzenean.

Saguganbaran gurasoek euren seme-alabekin kulturaz gozatzeko aukera izango dute. Aurten, Mintzola Fundazioarekin elkarlanean hainbat tailer antolatu dituzte. Biharkoen artean, nabarmentzekoak, ipuinak bertsotan edota inpromatx antzerki-inprobisazio saioa.

Plateruenan, Hegoak Erein ikuskizuna da nabarmena bihar. Plateruenann 10. Urteurreneko ikuskizuna da. Kultur disziplina askotako sortzaileek parte hartuko dute: Amets Arzallus, Anari, Danele Sarriugarte, Eneko Sagardoy, Gose, Gorka Urbizu, Kukai dantza taldea, Miren Amuriza, Paddy Rekalde &DJ eta Seiurte.

Seiurte Amorebieta IBAN GORRITI

Seiurte | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Ahotsenean, zuzenekoen eta solasaldien karpan izango diren izenetako batzuk hauek: Berri Txarrak, Tania de Sousa, Gosariak, Damba, Itziarren Semeak, Mitosia, Fito Rodriguez, Lander Garro, Itxaro Borda, Unai Elorriaga

Gorka Berri Txarrak IBAN GORRITI AZOKA expo

Gorka Urbizu (Berri Txarrak). | Iban Gorriti

Irudienean, Kameratoia ekimenean 26 taldek parte hartuko dute. Laburbira saioan, esaterako, zazpi film labur eskainiko dira eta tartean “Zarautzen erosi zuen” filmeak Euskal Zinema Bilerako irabazlea. Film laburretako zuzendariak bertan izango dira euren lanak aurkezten.

Szenatokian, iluntzeko Argizaiola ekitaldiaz gain, “Kafie eta berba” saioa izango da eguerdian. 2014ko euskal antzerki deialdien (Zubi eta Mugalariak) saridunen aurkezpenak izango dira.

 

Biharko programazioa | http://www.durangokoazoka.com/eu/2014-12-02-11-31-11/egitarau-osoa

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.