Nagusi Aretoak informatika aurreratuaren ikastaroa eskainiko du Amorebieta-Etxanon

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza sailak informatika aurreratuaren ikastaroa antolatu du Nagusi Aretoan. Erabiltzaile mailako oinarrizko ezagutzak dituzten adineko askoren eskariari erantzunez antolatu da ikastaroa, gaian sakontzeko eta ezagutza konplexuagoa bereganatzeko aukera eskaintzeko xedez.

Partaideek Open Office programa erabiltzen ikastea da ikastaroaren helburua: Testuak prozesatzen, Excel taula sortzen eta erabiltzen, aurkezpenak egiten… Audioen eta argazkien edizioa lantzeko atala ere izango da, nork bere albuma egin ahal dezan. Kzguneko profesional espezializatuek emango dute ikastaroa, eta 2 orduko  12 saiok osatuta egongo da. Ikastaroa arratsaldez eskainiko da, 18:00etatik 20:00etara, Zelaieta zentroan, otsailaren 19an, 24an eta 26an, eta martxoaren 3an, 5ean, 10ean, 12an, 17an, 19an, 24an, 26n eta 31n. Leku-kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da izena ematea. Horretarako, Nagusi Aretora zuzen daitezke interesa dutenek. Informazio gehiago, 94.694.11.29 telefonora.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,