Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
9:13 am,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

GORA SOMERA | Arriagari omenaldia Bilboko Goienkalen

Mugalari

Gaur goizean Bilboko Somera kalean bere jaiotzaren 209. urteurrena betetzen dela gogoratuz Juan Crisostomo Arriaga musikaria omendu dute. Gora Somera elkarteak antolatutako ekitaldia eguerdiko hamabietan hasi da, Goienkaleko 12. zenbakiaren ondoan, konpositore bilbotarra etxe horretan  jaio zen etxearen aurrean.

B_Arriaga_ramobandera

ARGAZKIA | Pablo Domínguez

Ainhoa García eta Iñigo Navalón, Gora Somera elkarteko kideak musikari bilbotarrari buruz hitz egin dute, bere bizitza eta obra goraipatuz. Ondoren, Arriaga oroitzen duen plakan lore sorta jarri dute eta ekitaldia bukatzeko, Naia Gomez (lehen biolina) Nerea Alberdi (bigarren bibolina), Oscar Oteo (biola) eta Pedro Martinez (biolontxeloa) Juan Crisostomo Arriagak hari-laukotearentzat konposatutako piezak interpretatu dituzte.

B_Arriaga_discurso

ARGAKIA | Pablo Domínguez

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu