Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:12 am,
temperature icon 9°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

Satira euskaratik eta euskaraz | H28 aldizkari saretiriko jaioberrian Unai Iturriagak ere parte hartzen du

descarga

Izaskun Ellakuriaga

Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentaduaren ostean BERRIA egunkariak adierazpen askatasunari buruz berbaldia antolatu zuen  euskal marrazkilari batzuekin. Hantxe sortu zen euskaraz interneten agerkari satiriko bat abian ipintzeko ideia. Unai Iturriaga durangarrak, ekimen honetako kideetako bat denak kontatu digunez, “aste bitan email truke kaotikoa izan da, eta  gaur argitaratu da emaitza”. Hilabetero, hileko 28. egunean ale berria izango da interneten. Hortik H28 izena, eta “aldizkari saretirikoa” abizena.

bildu1161_44504826

Gaur argitaratu eta ohiartzun handia izan du sarean. Egitura formal barik eta Iturriagaren berbetan “nahiko in extremis” jaio den ekimena bada ere, hilero kolaborazio baterako konpromisoa hartu dute eta ez dute baztertzen marrazkilari berriak ere gehitzen joatea.

Durangarrak ekimenean hasteko aukera zelan sortu zaion laburtu digu: “Handik edo hemendik gehienok elkarren ezagunak gara, Xabiroin ere kolaborazioak egin izan ditugulako tarteka. Asiskok gonbitea luzatu eta erantzun egin dugu”. Komikigintzan gidoilari lanetan dabil aspaldian Unai Iturriaga. Bere azken lana Durangoko Azokan aurkeztu zuen “Haur besoetakoa  komiki liburua izan da. Gustatzen zaion mundua dela aitortzen du. “Niretzako da ez daukadan ofizio kuttuna. Beti umetatik egin nahi izan dudana eta esatera ausartzen ez nintzena: umetatik marrazkilari izan nahi izan dut”.

COMIC DURANGO UDABERRIRIK ANKERRENA iban gorriti1

Unai Iturriaga. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Unai Iturriagarekin batera, H28 aldizkariaren lehen zenbaki honetan Patxi Huarte Zaldieroa, Marc Armspach Marko, Adur Larrea Adur, Irene Borda, Joseba Larratxe Josevisky, Patxi Gallego eta Ainara Aspiazu Axpi dira kolaboratzaileak.

Euskaraz, sarean, doan ikusi eta disfrutatu daitekeen aktualitatearen satira eskaintzen du H28k. Euskaratik euskaraz barre egiteko ariketa sanoa eta beharrezkoa plazaratu dute. Orain, guri, irakurleori dagokigu algaraka hastea. Hemen aukera: issuu.com/h28aldizkaria

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu