Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
12:07 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Abadiñok gazteendako dantza modernoen ikastaro bat antolatu du

Mugalari

Abadiñoko Udalak dantza moderno eta garaikideen ikastaro bat antolatu du 15-30 urte bitarteko gazteentzat. Udalaren Gaztedi Arloak antolatua, ikastaroa ordu bete t’erdiko hamar saiotan emango da, otsailaren 6an hasi eta apirilaren 24ra arte. Ikastaroan hainbat dantza mota irakatsiko dira: pop, dance modernoa, hip-hopa, reggae, e.a.

Dantzak irakasteaz gain, ikastaroaren bidez Udalak bilatzen duena da herriko neska-mutilei aukera ematea harreman berriak egiteko aisialdiko elkargune osasuntsuetan. Ikastaroa Errota Kultur Etxean emango da otsailaren eta martxoaren bariku guztietan, eta apirilaren 17 eta 24an, 18:30etatik 20:00etara. Izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 30era arte, Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan, eta matrikularen prezioa 15 euro da.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu