Elorrioko BreakOnStage 2015 Bilbao Arena Kirol Gunean ospatuko da apirilean

Mugalari

BreakOnstage 2015 Bilbao Arena Kirol Gunean ospatuko da apirilaren 25ean 19:00etatik aurrera. Iazko arrakastaren ondoren, 5.000 ikusle bertaratu ziren BreakOnStage jaialdira, aurten ere kultura urbanoaren nazioarte mailako ikuskizunik harrigarrienekin itzuliko da. 

Scooter Freestyle Battle

Scooter Freestyle Battle. | ARGAZKIA | Arriola Kultur Aretoa

BreakOnStage, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdiaren formatoa bakarra da, agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialitate anitzak taularatzen dira, unean uneko berrikuntzekin eta era dinamikoan.
Aurtengo edizioan, The Predatorz errusiarrak datoz egungo munduko breakdance txapeldunak, Infamous frantziarrak sasoi betean dagoen Europako breakdance talderik onena da, Sebastian & Honji dantza bikote alemaniarra, Vogue espainiarra besteak beste… Kultura urbanoen hainbat erakustaldi eta ikuskizun taularatuko dira: Scooter Freestyle txapelketa (4 rider arituko dira norgehiagokan) BMX Freestyle (Daniel Peñafiel, Martxel Arribillaga) eta Parkour ikuskizuna (Adan Perez) baita Bost Urban Dance lehiaketa besteak beste. Aurtengo kontzertua Shotta rap talde andaluziar ezagunaren eta La Bandha del Patio Bilbotarren esku egongo da.

Datozen asteetan egitarau osoa argitaratuko da www.breakonstage.com atarian eta sarrerak salgai daude jadanik 10 eurotan Kutxabank kutxazainetan eta interneten, K26 txartelarekin 8 euro eta 8 urte arteko umeek nagusi batek lagundurik sarrera doakoa dute.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.