Asteartea,
2024ko Martxoak19

MugaKultura

loader-image
Durango
8:29 am,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

ENEKO BÓVEDA DURANGARRA | Ager Sardui: «Futbola ez da Athleticen amaitzen, edo bai?»

AGER SARDUI MUGALARI

 Ager Sardui

“Futbola ez da Athleticen amaitzen”. Sarritan entzun dogun esaldia Athleticeko jokalari ohi askoren ahotan. Gaurko protagonistearen kasuan, nork jakin!

BOVE

Eneko Bóveda Eibar taldeko jokalaria da. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Eneko Bóvedak (Bilbo, 1988) ondo ezagutzen dau Athletic. 2006.urtean sartu zan Baskonian eta bere bizitzako ametsa bete: lehen taldeagaz debuta egitea. Joaquín Caparrós entrenatzaile zala, 2009eko apirilaren 26an estreinatu zan lehen mailan, Racing-en aurkako partiduan.

Sarritan esaten da ausarta izan behar dala bizitzan. Gogor borrokatu behar dala zure helburuak lortzeko. Hori da Enekok pentsau ebana Athleticegaz kontratua eteteko. Ibaiganeko klubak kontratua luzatzeko eskeini zion durangarrari. Jokalariak ezetz.

Asko kostautako erabakia izan zan  Lezamatik urtetea, berezirik bere bizitzako klubak konfiantzea eskeini eta gero. 2011.urtean Eibar taldera joan zan. Maila bardinean jarraitzeko (2ºB) baina proiektu guztiz desbardina. Orain 1.mailan jokatzen dau Gaizka Garitanoren aginduetara eta seguruenik, bere kirol ibilbideko momentu onenean dago.

Eneko Boveda IBAN GORRITI 4

Eneko Bóveda Durangon. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Baleike bere azken denboraldia izatea Eibarren. Datorren urtean Lezaman egongo dala emoten dau, nahiz-ta Eneko Bóvedak eta Athleticek ezer ez esan ondiño. Eta artikulu hau idazten dabilen honek, itzelezko poztasuna hartuko leuke ametsa egi bihurtzen bada. Mutila apala dalako, arrunta, hankak lurrean daukazana, eta batez be, profesionala. Oso profesionala.

| KONTRATU ONENA | Athleticegaz sinatu daulaa entzun eta irakurri dogu hedabide batzuetan. Holan bada, alde biek irabaziko dabe. Jokalariak, orain arteko kontratu onena sinatuko daualako eta bere bizitzako klubean lehenengo taldeko jokalaria izango dalako. Athleticek barriz, etorkizuneko eskuin laterala izango daualako. Maila oso oneko jokalaria. Eta guzti horretaz gain, pertsona moduan, klubak nahi dauazan balore guztiak batzen dituelako.

Bizitzako aukerak, guztiak, aprobetxatu egin behar dirala esan ohi da. Bizitzako trena behin bakarrik pasatzen dala. Eneko Bovedak erakutsi dau, lan eginda, profesionala izanda, eta batez be, norberaren baldintza eta ahalmenetan konfiantzea izanda, ametsak be egi bihurtzen dirala. Barriro Athleticen kamiseteagaz San Mamesen ikusteko zain gagozan bitartean…

Zorionak Bove!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu