Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:51 am,
temperature icon 12°C
Humidity 57 %
Ráfagas de viento: 62 Km/h

Zoomba maratoi bat egingo da bihar Abadiñon familia behartsuendako dirua biltzeko

Mugalari

Bolondres talde batek antolaturik, bihar Zoomba maratoi bat egingo da Zelaietako probalekuan baliabideak lortzeko herriko familia behartsuentzat. Abadiñoko Udalak eta herriko hainbat enpresek babestutako ekimen hori hiru eta erdi orduz luzatuko da eta bertan tarteka emango dira dantza latinoko eskolak eta hainbat dantza motatako erakustaldiak, Bizkaiko talde zenbaitek eskainiak.

Maraton Zoomba-31 (1)

Maratón de Zoomba. |PHOTO | Abadiñoko Udala

Abadiñoko Udalaren Gizarte Ekintza arloko zinegotzi Javier Crespok adierazi duenez, iaz 760,81 euro batu ziren. «Jendea primeran ibili zen eta gainera beharrak dauzkaten familiei lagundu zitzaien», esan du.

Maratoia goizeko 10:30etan hasiko da eta bertan parte hartzeko 3 euro ordaindu beharko da probalekuan bertan, gehi bakotxak borondatez eman nahi duena. Antolatzaileei ematen zaien hiru euro bakotxeko emaileak bono bat jasoko du, Abadiñoko enpresa eta saltegiek emandako zenbait artikuluren zozketan parte hartzeko. Maratoian parte hartzen dutenez gain edonork erosi ahal izango ditu zozketarako txartelak.

Maratoian monitore batzuek dantza latino zenbait –regetoia, salsa, merengea eta beste batzuk– dantzatzen irakatsiko diote nahi duen guztiari, edozein izanik ere bakoitzaren adina edo lehendik dantzan dakien ala ez. Irakastaldi horien artean dantza erakustaldiak ere eskainiko dira. Indarrak berritzeko, herriko dendek dohaintzan emandako edariak eta fruta banatuko zaizkie dohainik ekitaldian parte hartzen dutenei.

Gizarte Ekintza arloko zinegotziak herritar guztiak animatzen ditu ekitaldian parte hartzera. «Oso ekimen polita eta libertigarria da, berriro erakutsiko duena zenbaterainokoa den abadiñarren elkartasuna krisiak jotako herritarrekin», azpimarratu du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu