Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
12:07 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 28 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Ba al zenekien? | Iurreta Herri Bibliotekak urte osora begira eskaintza finkoa dauka

Ziortza

Ziortza Onaindia

(Iurretako liburuzaina)

Iurretako Herri Bibbliotekak urte osora begira, adin tarte guztietan irakurzaletasuna bultzatzeko eta herritar ororen aisialdi eta kultur nahiak asetzeko eskaintza finkoa dauka.

2015-urtarrila-ekaina-1

Handitzen-handitzen

Bularretik Mintzora egitasmoa: Egitasmo honekin aspalditik bagabiltza ere oraingoan berrikuntza bat dugu:Sortzen garenetik irakurzaleetasuna sustatzeko proposamenak osasun zerbitzuetatik gidatuta, osasun zerbitzuetako profesionalak emango dizkien gomendioekin. Osasuntsu bizitzeko premiazkoa delako historioak entzun eta kontatzea…

Azalerako ipuinak: Masajeak, kantuak, aho-korapiloak, apurka-apurka haurtxoen irakur-lagunak izanik gurasoak… Apurka apurka autonomia hartuz doan einean haurrentzako irakurketa klubak ere proposatzen dira.

Gazteak

Komiki tailerrak, book-trailer lehiaketa, hizkuntzak praktikatzeko gunea… teknologia berrien laguntza eta genero literario erakargarriak

Haur eta gazteentzako

«Txori batek esanda dakit… GERRA» areto literarioa

Literatura oinarritzat hartuz gaiari buruz hausnarketa egiteko aukera izango dute LH ETA DBHko ikasleek. Areto hau idazleen berbaldi eta bisita gidatuekin dinamizatuko dugularik.

Helduak

Helduentzako irakurle klubak, emakumeen literatur mintegiak, hizkuntzen mintza-praktika taldeak

Beharrizan bereziak dituztenentzako irakurketa klubak. Gaur egun Eguneko Hospitaleko erabiltzaileekin irakurketa kluba sortu dugu, dagoeneko lehengo liburua irakurri dugu eta bigarren talde bat ere sortu da. Irakurketa denon eskubidea delako!

Emakumeak eta Literatura

Denontzat

Huandi zein txiki,  munduko bazter eta txoko ezberdinetako ipuinak eta hizkuntzak entzuteko aukera izango dugu

Ospakizun bereziak

Apirilak 2: Nazioarteko-Haur-Gazte Liburuaren Eguna. Urtero legez H.C. Andersen-en liburua bat landuko dugu, aurten «Ezkongaiak». Ainhoa Larrinagaren laguntzaz Ilustrazio tailerra eskainiko diegu 6 – 12 urteko ikasleei eta Oihana Etxegibelek ipuinaren kontaketa egingo du.

Apirilak 23: Liburuaren eguna. Sahkti Olaizolaren «… Irakurriz» Kontorsio ikuskizuna. Irakurtzea sarritan akrobazioa ariketa delako…

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu