OROIMEN HISTORIKOA | EGIk eta Helduak elkarteak jardunaldi bat antolatu dute Sabino Arana Fundazioan

Sabino Arana Fundazioa

| Oroimen historikoaren inguruko 2. jardunaldia ‘EAJ eta Euskadiren historia: Klandestinitatea, lehenengo Aberri Egunak eta Euzko Gaztediko militantzia’

| EGIk eta Helduak Elkarteak, Sabino Arana Fundazioaren laguntzaz antolatuta, datorren ostegunean, martxoaren 5ean, 18:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan

700700p1467EDNmainFotoweb

Egun horretan, Fede Bergaretxe, Euskadi barnealdeko erresistentzia aberri kontseiluko presidentea (Presidente del consejo nacional de la resistencia en el interior de Euskadi);  Elisabete Bizkarralegorra, Ikasle Abertzale Batza (ELA-STV); eta Emilio Mardaras, azken erbesteratu Jeltzalea diktaduran, izango dira bertan.

Mintegia datorren ostegunean, martxoaren 5ean izango da, 18:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan (Mandobide, 6-3º. Artxandako funikularraren ondoan).

Jardunaldi hauekin, aberri baten iragana ezagutu, oraina ulertu eta etorkizuna baikor begiratzea eta ikustea nahi da. Daukagun historia luze eta garrantzitsua azaleratzea helburu nagusia izanik. Hau horrela, hizlariek, beste gai askoren artean, klandestinitatea, lehenengo Aberri Egunak, edota Euzko Gaztediko militantziari buruz hitz egingo digute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,