Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:55 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Bizkaiko Arkeologi Museoak martxoaren 10era arte luzatu du ‘Goazen gudari danok…’ erakusketa ibiltaria ikusteko epealdia

Mugalari

| Bizkaiko hiriburuan 3.000 bisitari baino gehiago izan ditu bi hilabete pasatutxoan

Erakusketa Sabino Arana Fundazioak antolatu du, zenbait udalekin eta beste kultur instituzio eta erakunderekin elkarlanean. Ekimena 1936ko irailean  Zirardamendi-Elgoibar frontean hildako gudari eta milizianoei —horietako asko bizkaikoak— gorazarre egiteko, oroigarrizko ekitaldi zenbaitek osatutako egitarau  zabal baten barruan dago.

SABINO ARANA

Iñaki García Camino eta Iñaki Goiogana erakusketan. | ARGAZKIA | Sabino Arana Fundazioa

Joan den abenduaren 18an Bizkaiko Arkeologi Museoan inauguratu zenetik, ‘Goazen gudari danok…’  erakusketak harrera ona izan du  jendearen aldetik, eta horrenbestez, Bilboko aipatu museoak erabaki du,  aurreikusitakoa baino beste hamar egun gehiago edukitzea irekita, zehazki martxo honen 10era arte.

Izan ere,  erakusketa Bilbon ikusgai egon den bi hilabete eta gutxi gehiagoan, dagoeneko 3.000tik gora izan dira hura begiestera igaro diren bisitariak.

Panelak azalpen-testuekin, argazkiak, jantziak, Zirardamendiko guduan parte hartu zuten gudariek eta milizianoek borrokan erabilitako trepetak  eta beraien  zenbait gauza pertsonal dituela erakusgai, haren helburua da,  36ko gerran Zirardamendi-Elgoibar frontean  agitu ziren gertaerak gogoratzea eta gudari haiei gorazarre egitea.

Joan den irailaren 4an Elgoibarren abiatu zenetik, erakusketak gudari haietako batzuen jatorrizko udalerri batzuetan ere ibili da; zehazki,  Erandion, Leioan, Mungian eta Santurtzin.

Azpimarratu behar da ere, Bilbon erakusketari orain arte ikusi gabeko erakusketa-atal bat erantsi zaiola,  kasu horretan ezagutzera emateko, halaber, nola arkeologia baliagarria izan daitekeen  edozein aro historiko ikertzeko metodo gisa. Harrera ona izan dute ere Iñaki Goiogana erakusketaren arduradunak zuzendutako gidaridun bisitek; horiek urtarrilaren 14an eta 18an eta otsailaren 11n eta 25ean egin ziren.

| Erakusketa ikusteko ordutegia | Astearte eta larunbat bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik  19:30etara, eta igande eta jaiegunetan, 10:30etatik 14:00etara.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu