Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
8:24 am,
temperature icon 5°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Garapenerako nazioarteko lankidetzan aditu zenbaitek lankidetza arloko joera berriak aztertuko dituzte Sabino Arana Fundazioan

Mugalari 

| Parte-hartzaile izango dira, besteak beste: Francesco Bicciato, Nazio Batuetako  Garapenerako Programaren (NBGP) ART ekimenaren arduraduna, eta  Enrique Ganuza, nazioarteko ahokularia, sektore honetan 20 urteko esperientziaduna, bai halaber,  berrogeita hamar bat profesional eta lankidetzako agentzia eta erakundeetako arduradunak

 

Sabino Arana Fundazioak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean, “Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren paradigma-aldaketa” jardunaldien III. aldia antolatu du, datorren ostiralean, martxoaren 13an, egiteko.

Izenburutzat  “Lankidetza arloko joera berriak” izango duelarik, hirugarren aldi honetan helburua da, erreferentziazko herrialde batzuetan, zehazkiago, herrialde nordikoetan, planteatzen ari diren laguntza-ildo berriak aztertzea. Horretarako,  hizlari gisa parte-hartzaile izango ditugu, Francesco Bicciato, Nazio Batuetan  Garapenerako ART Programaren arduraduna, eta Enrique Ganuza, ekonomialaria, Suediako eta Nazio Batuetako (garapenerako programak)  funtzionario ohia eta gaur egun nazioarteko aholkulari independentea. Eta Noé Cornago Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatuko Masterreko zuzendariak (UPV/EHU) jardungo du artezkari.

Orobat, jardunaldian,  aurreko aldietan bezala,  baita parte hartuko dute ere beste  berrogeita hamar bat pertsonak: nazioarteko lankidetzan esperientzia duten profesionalak,  lankidetzako agentzia eta erakundeetako arduradunak, katedradunak, etab.

Sabino Arana Fundazioak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak mintegi eta hitzaldi sorta hori abian ipini zutenean, beraien helburua zen,  aurrera egiten joatea  munduko abagune berrian nazioarteko lankidetzaren arloan dauden  arau eta erronken joera nagusiak ezagutzen.

Horrenbestez, 2013an, azaleratzen ari ziren aktoreen egitekoa aztertu zen “Mundu  berri bat, arau berriak, aktore berriak”  izenburupean. Eta joan den 2014an, jardunaldien bigarren aldia zela, elkarraldia “Nola eta zergatik esku hartu errenta ertaineko herrialdeetan” izenburupean egin zen.

| FRANCESCO BICCIATO | Esperientzia handia  du -20 urte- nazioarteko lankidetzan, garapenerako finantzaketan,  sektore publikoak eta pribatuak kudeatzen eta elkarketak eraikitzen.

NBGP programaren koordinatzailea izan da Bruselan 2014ko azken aldera arte, 23 herrialderentzako laguntzan (Afrika, Asia, Latinoamerika eta Balkanak) eta NBGP eta EBaren arteko laguntza teknikoa emanez.

Lehenago, ingurumeneko  eta nazioarteko lankidetzako zinegotzia izan zen Paduako Udalean (Italia),  bai eta 21 Agendako toki-agintarien italiar  koordinakundeko presidenteordea,  Bankugintza Etikoko nazioarteko harremanetarako zuzendaria eta  Europako Banku Etiko eta Alternatiboen Elkarteko (EBEAE) presidenteordea. Gaztelaniaz hitz egiten daki.

 

| ENRIQUE GANUZA | Ekonomia eta Soziologian lizentziatua, Buenos Airesko Universidad Catollcan. Ekonomia-ikasketak osatu zituen Stockholmeko Unibertsitatean. Garapenerako lankidetzan duen 20 urteko esperientziaren barruan, lan egindakoa da Suediako Nazioarteko Garapenerako Agentziarentzat eta Suediako Garapenerako Lankidetza Ministerioan, baita  Garapenerako  Amerikarteko Bankuan, Washingtonen, ere. Bestalde, aholkulari jardun du zenbait gobernu eta garapenerako agentziarentzat

1996 eta 2012 bitartean Nazio Batuetako  Garapenerako Programarentzat (NBGP) lan egin zuen ekonomialari-buru gisa eta Txileko Nazio Batuen Sistemaren koordinatzaile egoiliar zereginetan.

Gaur egun nazioarteko aholkulari independentea da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu