Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
8:38 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Ostiralean 10. Aukera Azoka irekiko da

Mugalari 

Martxoaren 13tik 15era, ostiraletik igandera, Durangoko 10. Aukera Azoka ospatuko da Landako Gunean. Azokaren 10. urteurrena denez, Dendak Bai, elkartea, buru-belarri jardun da lanean bai merkatariak bai azoka bisitatuko duten 10.000 pertsonak pozik uzteko asmoarekin. 

Feria de oportunidades DurangO IBAN

Caribu denda iazko Azokan. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Durango, Abadiño eta Iurretako 21 dendek produktuak eskainiko dituzte beheratutako prezioekin, denboraldi honetako eta beste batzuetako stock soberakina kentzeko asmoz. Mota askotako sektoreak batuko dira bertan: nagusientzako zein umeentzako moda, oinetakoak, kirolak, deskantsurako sistemak, autoak, optikak,…
Aurreko urteetan bezala, sarrera doakoa izango da, eta erosketak egiten dituztenek 2 ordu dohainik izango dute Landako Guneko aparkalekuan. Horrez gain, erosketak egiten dituztenentzako, Dendak Bai Elkarteko establezimenduetan trukatzeko 3 opari txartel egongo dira, lehenengoa 300 eurokoa eta beste bi sari 100 eurokoak.
Ordutegiari dagokionez, ostiral eta larunbatean azoka 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Igandean, berriz, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Umeen aisialdirako ludoteka bat egongo da ostiral arratsaldetik igande arratsalderaino. Bertan tailerrak, jolasak eta beste zenbait ekitaldi egingo dira. Larunbatari dagokionez, egun guztian zehar tren txu-txu bat ibiliko da Durangotik zehar, 11.00etatik 14.00era eta 17.00etatik 20.00etara. Geltokia Landako Gunean jarriko da, eta sarrera librea izango du. Igandean aldiz, goizean umeentzako poniak egongo dira Landakoko Gunearen kanpoko parkean Zelai Alai hipikaren eskutik. Poniak eguerdiko 12:00etatik, 13:30etara egongo dira.

Inaugurazio ofiziala ostiralean izango da, arratsaldeko 17:00etan. Durangoko Udalaren eta Durangoko Merindadeko Amankomunitateko udal-agintariak daude bertara gonbidatuta. 10. Aukera Azoka Dendak Bai, Durangaldeko Merkatarien Elkarteak, antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren eta Durangoko Udaletxearen laguntzarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu