AMAIA AROMA OMENDUA | “Gizonen mundu honetan zeuk hasi zenuen bidaia”

Izaskun Ellakuriaga

Durangaldeko Txistulari Eguaren 60. urteurrenean Amaia Aroma omendu dute. Hiru egunez txistu doinuak izan dira Durangon, Jaizale txistulari elkarteak antolatutako ekitaldietan. Domeka eguerdian izan zen, baina, ekitaldi nagusia. 100 txistulari inguru batu zituen kontzertuaz aparte, Amaia Aromari omenaldia egin zitzaion txistulari emakumeen aintzindari izatea eskertuta.

Amaia Aroma IBAN

Amaia Aroma atzo omenaldian. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Bizitza oso bat jarraitzen txistu doinuen usaia.

Ez al zen omenalditxo bat egiteko garaia?

Zenbat jendek izan zaitu erromeriko artzaia?

Zenbat dantza taldetako dabolintero alaia?

Zeure lekua egin zenuen asetuz askoren nahia

gizonen mundu honetan zeuk hasi zenuen bidaia

Harrezkero ederragoa beti izan da Euskal Jaia

Emandako guztiagatik eskerrik asko, Amaia.

Felipe Zelaieta

AMIA

Amaia Aroma.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.