Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:47 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

GUTUNA | Plateruena, Durangoko kulturgune eta kultur egitasmo herritarra

Plateruena

2014ko urrian Plateruenaren bideragarritasuna ziurtatzeko kanpaina abiatu genuen, “… eta urte askotarako!” goiburuarekin. Helburu ekonomiko argia eta zehatza ezarri genion kanpainari:

  • Duela hamar urte udal jabetzako eraikina zaharberritu eta Plateruena zabaltzeko egindako inbertsiotik oraindik bankuei zor dizkiegun 250.000 euroak bost urtean ordaintzea.

Gaur, 2015eko martxoaren 26an, helburu hori bete dugula esan dezakegu:

  • Ia 400 herritarren 5 urterako konpromiso ekonomikoari esker ordainduko dugu zorraren erdia
  • Durangoko Udalarekin lortutako 5 urteko hitzarmenari esker ordainduko dugu zorraren beste erdia
eta urte askotarako argazkia

ARGAZKIA | Plateruena

Pozik eta harro gaude. Pozik, helburua lortu dugulako: Plateruenaren etorkizuna ziurtatzea. Eta harro, helburua lortu dugun moduagatik: durangarren babesarekin eta Durangoko Udalarekin elkarlanean.

Bi urte daramagu Plateruena zaharberritzen, zilarberritzen. Durangoko 40 pertsona erreferentzialen iritziak ezagutzeko ikerketa kualifikatiboarekin hasi ginen. Durangaldeko sortzaile eta eragileekin egindako gogoeta prozesu zabalarekin jarraitu genuen. Eta orain, “… eta urte askotarako!” kanpainarekin eta Durangoko Udalarekin lortutako akordioagaz, ziklo garrantzitsu hau amaitu dugu, helburuak beteta.

Aldaketa sakona egin dugu. Krisi batek eragindako aldaketa, baina, guztiaren gainetik, kultura aldaketa.

Duela 10 urteko egoerarekin konparatuta, 3 aldaketa handi bizi izan ditugu: egoera ekonomiko orokorraren eta ostalaritzaren beherakada; kultura bizitzeko bestelako moduen eskari soziala; gure herriko egoera soziopolitiko normalizatuagoa.

Eta Plateruena ere aldatu dugu, oinarrizko izaerari eta egitekoei eutsiz. Plateruena aldatu dugu, denon artean:

  • Antolaketa sortzaile eta eragileen parte-hartzean oinarritu dugu, hiru lan-talde irekirekin
  • Herritarren babes ekonomikoaz gain, borondatezko lana bideratu dugu
  • Udal ordezkariekin elkarlana abiatu dugu, herri-ekimenaren helburu sozialak zerbitzu publikoarekin uztartuz

Edozelan ere, kultura aldaketa hori abiatu besterik ez dugu egin. Etengabe landu beharko ditugu sare izaera, erantzukizun partekatua eta elkarlan publikoa. Denok: zilarginek, durangarrek eta udal arduradunek.

Zilarginok ilusio eta konpromiso berrituekin begiratzen diegu datozen urteei: bideragarritasuna zorrotz zainduz gure eskaintza kultural eta soziala hobetzeko.

Plateruena Durangoko kulturgune eta kultur egitasmo herritarra da.

Durango biziago, sortzaileago, kritikoago, berdinzaleago, anitzago, festazaleago eta aho bete -agoago bat euskaraz egiteko gabiltza ekinean.

Ez diamante ez perla ez urregorririk… Alegrantzija baino ez dago hoberik!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu