BIZI EUSKARAZ EGUNA | Aktiboak izateko deia jai giroan zabalduko dute larunbatean Otxandion

Izaskun Ellakuriaga

Euskal Herrian Euskaraz-ek Otxandion egun osoko jaia antolatu du larunbaterako. Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dute. Euskara bizitzea gure esku dagoela aldarrikatuko dute, besteak beste, gerturatzen direnek.

EBE2015_Agerraldi-argazki2_2015-04-10

Datorren larunbatean (AP18) ‘Euskaraz bizi eguna’ Otxandion. | ARGAZKIA | EHE

Hizkuntzaren erabileran “aktiboak” izatea beharrezkoa dela azpimarratu dute antolatzaileek berba hauekin: “ Euskaraz bizitzea gure esku dago, baldin eta hiztun aktiboak bagara. Geldirik bagaude, isil-isilik, akabo. Mugitu nahi duenak, norabait iritsi nahi duenak, dagoen lekutik urrats bat harago joan beharra dauka. Egotea ez da nahikoa; egin egin behar dugu, indarrak eta grinak batu, gogoak martxan jarri, euskaldunak ahaldundu eta herri euskalduna mugiarazi”.

Mugitzeko egitaraua

Eta mugimendurako aukerarik ez da faltako larunbateko egitarauari erreparatu ezkero:

Goizean

MIRUGAIN mendi-taldearekin mendi-irteera 9:00 inguru (ondoren dutxa hartzeko aukera dago).

SOINUBIL kantu-poteoa.

TXISTULARIAK.

URDAX MAGUNAZELAIA harri-jasotzailearen erakustaldia.

EUSKAL BORDER artzainek ardiekin egiten duten gisako erakustaldia, baina antzarrekin.

HAURRENTZAKO PUZGARRIAK, TAILERRAK ETA JOLASAK (Kimuak-ekin).

 

Eguerdian

14:00: EKITALDITXOA

14:30: HERRI-BAZKARIA 500 LAGUNENTZAKO.

 

Arratsaldean

GIBELURDINEK TALDEA (bazkalostean).

BULKANO FT-ren partida.

URDURI dantza taldea.

BATUKOTX (batukada, kale animazioa arratsalde eta iluntzean).

 

Gauean

Gozategi Azoka IBAN GORRITI

Gozategi. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

KONTZERTUA:

LUHARTZ, GOZATEGI, GOVERNORS.

DJ ELEPUNTO (Gaztetxean)

LUhartz foto

Luhartz. | ARGAZKIA | Luhartz

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,