Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
3:55 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 64 Km/h

ITSASOA, HITZEZ ETA AHOTSEZ | 225 irakurle dagoeneko eta zu bat gehiago izan zaitezke

Izaskun Ellakuriaga

Bigarrenez egingo da Durangon jendaurreko irakurraldia. Horretarako data datorren ostirala da, apirilaren 24ean.  Plateruena kafe antzokian arratsaldeko 18:00etan hasita izena emanda duten 225 irakurlek jardungo dute “Itsasoa” gai nagusia hartuta euskal idazleen lan zatiak plazaratzen. Aukera dago oraindik ekimenean parte hartzeko.

Hitzez eta Ahotsez

Ihazko eta aurtengo ‘Hitzez eta ahotsez’ irakurraldiko antolatzaileak. | ARGAZKIA | Izaskun Ellakuriaga

Iaz egin zuten lehen aldiz irakurraldia. Joseba Sarrionadiaren testuak izan zituzten ardatza. Aurtengo ediziorako “Itsasoa” gaia duten testuak aukeratu dituzte. Autoreak, berriz, asko. Besteak beste: Leire Bilbo, Martin Iturbe, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Txomin Agirre, Pako Aristi, Toti Martinez de Lezea, Jon Maia, Aurelia Arkotxa, Edorta Jimenez, Karmele Igartua eta Koldo Izagirre. Tartean, itzulpen lanak ere bai: Charles Baudelaire, Sophia de Mello, Friedrich Hölderlin, Manoel Antonio, Walt Withman, Juan Ramon Jimenez edota Pablo Neruda.

Aurten, gainera, zenbait sortzailek egun horretarako propio egindakoak irakurri edota kantatuko dutela aurreratu dute antolatzaileek, nahiz eta izenak ez zehaztu. Izarren bat edo beste, eta sorpresarik ere ez dela faltako ere bota dute amu modura.

| Parte hartzeko aukera zabalik | 225 lagunek baieztatu dute irakurle izango direla ostiralean. Hala ere, oraindik izena emateko aukera dagoela azpiimarratuta 250 izatera heldu daitezkeela uste dute “Hitzez eta ahotsez” taldekoek. Horretarako hitzezetaahotsez@gmail.com helbidera idaztearekin nahikoa da.

Sei literaturzale dira “Itsasoa, Hitzez eta Ahotsez” herri ekimenaren atzean daudenak. Aurten antolatu dituzten ekitaldien artean, urtarrilean izan zen Eider Rodriguez idazlarearen hitzaldia izan zen lehenengoa. Otsailean eta martxoan, berriz, solasaldi dialogikoak egin dituzte.  Ikasturteari amaiera emateko, arratsaldeko 18:00etan hasita Plateruenean eten bako sei orduko irakurraldia prestatu dute. Animatzen zara irakurtzera?

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu