Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:57 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Abadiñok udalekuetako begiraleen lan-poltsan izena emateko epea zabaldu du

Mugalari

Abadiñoko Udalak zabaldua du jadanik, maiatzaren 18ra arte, udalekuetarako eta udako ume ludotekarako begiraleen lan-poltsan izena emateko epea. Lan-poltsa horri esker udalekuak kudeatzen dituzten enpresek izango dute non aurkitu udalekuetarako behar dituzten profileko begirale gazteak. Udalak ez du parte hartuko begirale horien kontratazioan baina, hori enpresen zeregina izango baita, argitu dute Abadiñoko Udaleko Gazteria eta Euskera batzordeetako zinegotziek, Ima Zapardiez eta Argi Abadek.

Lan-poltsan izena ematen dutenek aukera izango dute kontratatuak izateko 3-5 urteko udako ludotekarako nahiz 6-9 eta 10-16 urte bitarteko ume eta gazteen udalekuetarako.

Iaz 92 gazte, gehienak Durangaldekoak, inskribatu ziren lan-poltsan, eta horien artean enpresek 23 neska-mutil kontratatu zituzten. Izena emateko, curriculuma bidali behar da emailez lan-boltsa@abadiano.org helbidera PDF formatuan, eta baita ere izen-emateko inprimakia, Abadiñoko web orrian eskuratu daitekeena. Iaz izena eman zuten gazteek aurtengo lan-poltsan sartzeko berriren berri bidali beharko dute dokumentazioa. Begiraleak aukeratzean, enpresek kontuan hartuko dute begirale tituluaren jabe izatea eta beteko diren zereginek eskatzen duten euskera maila izatea.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu