Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
11:25 am,
temperature icon 13°C
Humidity 53 %
Ráfagas de viento: 58 Km/h

Sabin Bikandi, arte eszenitakoetako Max sarietako finalista, ‘Gelajauziak’ ikuskizunerako musikagatik

Mugalari

| Londresko Unibertsitatean Etnomusikologian doktoratua, musikagilea, moldatzailea, AIKO Taldearen sortzailekidea eta “danbolin-jole xumea”, bere burua definitu ohi duenez

Sariak emateko gala Bartzelonan egingo da astelehenean, maiatzak 18. Era berean, Xabier Erkizia musikaria ere partaide duen Kukai Dantza Konpainiaren eta Cesc Gelabert koreografo katalanaren ‘Gelajauziak’ ikuskizuna izendatuta dago, artista-zerrenda onenaren kategorian

Sabin Bikandi musikari, musikagile eta moldatzailea dugu, heldu den astelehenean, maiatzak 18, Bartzelonan ospatuko den Arte Eszenikoen Max Sarien galako finalistetako bat. Bikandik musika-konposiziorik onenaren saria irabaz lezake Kukai dantza konpainiaren eta Cesc Gelabert koreografo katalanaren “Gelajauziak” ikuskizunerako landu duen partituragatik, eta ikuskizunak berak ere golardoa jaso lezake artista-zerrenda onenaren kategorian. Partitura lantzen Xabier Erkizia musikariak ere parte hartu du.

AIKO TALDEA

Sabin Bikandi. | PHOTO | Iñaki Andrés

Epaimahaiak Max Sarien 22 kategorietako finalisten behin-betiko zerrenda ezagutarazi berri du. Hauxe da Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) Broadway-ko (AEB) Tony, Erresuma Batuko Olivier eta Frantziako Molière sarien ereduari jarraiki eratutako golardoen XVIII. edizioa. Irabazleak lankideek berek aukeratzen dituzte, isilkako bi bozketaz osatutako prozesu baten bidez.

Finalistak 111 ikuskizunen artetik aukeratu dira, eta hautaketa hori Carlos Gil buru duen epaimahai batek egin du, Guillermo Heras, Joan Muñoz eta Liz Perales tarteko direla, baita Madrilgo batzordeko presidentea –Salvador Enríquez–, Kataluniakoa –Mar Gómez– eta gainerako hamabost autonomia erkidegoetakoa –Susana Herreras– ere. Irabazleak astelehenean aldarrikatuko dira, maiatzak 18, Bartzelonan antolatuko den gala berezi batez. Hauxe da, Arte Eszenikoen arloko aintzatespenik prestigiotsuena Estatu espainiarrean.

| Laboa, Salbador… | Sabin Bikandi, Xabier Erkiziarekin batera, ikuskizun eszenikorako musika-konposiziorik onenaren saria jasotzeko hautagaia da, “Zazpi aldiz elur, Mikel Laboa Elurretan” ikuskizunerako musika konposatu duen Iñaki Salvador euskal musikariaz gain. Hirugarren izendatua Alberto García Demestres da, “L’Eclipsi” ikuskizunagatik. Era berean, “Gelajauziak” dantza arloko artista-zerrenda edo bakarlari onenaren kategorian lehiatuko da, Kukai Dantza Konpainian dantzari dabiltzan Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelenaren izendapenei esker. Kategoria honetan, beste bi dantza ikuskizun ere lehiatuko dira: “Free Fall” eta “Nomada”.

Dantza tradizionalari buruzko begirada berri bat
Sabin Bikandi eta Xabier Erkiziaren konposizioak musika jarri dio iazko martxoan estreinatutako ikuskizunari. Kalean eskaintzeko sortua, Euskal Herriko zenbait dantza sozialetan inspiratu da, horien gaineko begirada berri bat eskainiz, Cesc Gelabert koreografo katalanak egindako lanari esker. Euskal Herriko hainbat herritan izan da ikusgai, baita Argentinako zenbait hiritan ere, eta iaz Euskadiko Ikuskizunik Onenaren Saria jaso zuen Leioako Umore Azokan.
Sabin Bikandi (Galdakao, 1965) AIKO Taldeko dantza-maisua da, eta helduei dantza egiten irakastea xede duen Dantzaldi Ibiltaria proiektuaren sustatzaileetako bat. Horrez gain, dantza tradizionaleko irakaslea izan da Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Era berean, Londresko Unibertsitatean Etnomusikologian doktoratu eta Musikako Goi Mailako Irakaslea da. Txisturako doinuen egile eta moldatzaile ez ezik, Bilboko Udal Txistulari Bandako kidea da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu