Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
10:09 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 69 Km/h

Abadiñoko Ander Iturraspek Athleticekin duen kontratua luzatu du 2019ra arte

Geuria.info

“Hona heldu nintzenean haur bat nintzen”, gogoratu du Ander Iturraspek prentsaurrekoan. Abadiñarra txikitatik dago Lezaman, eta konturatu orduko lehen taldearen zutarrietako bat da. Izan ere, Marcelo Bielsak zelai erdiko makinistaren ardura eman zionetik Athleticen jokoaren bermatzaileetako bat bihurtu da Iturraspe. Horregatik, bere kontratu berritzea albiste bikaina da taldearentzat.

Hori bai, aurtengoa ez da denboraldi ona izaten ari beretzat. Hasieran ezin izan zuen erakutsi bere joko onena, bere mailatik behera ibili zen. Gero, lesio batek taldetik aparte ere eduki du bolada batez. Zelai erdian lehiakortasun handia dago, eta Valverde gustora dago Mikel San Josek egindako ekarpenarekin; Mikel Rico eta Beñatekin elkartu izan du gehienetan. Beraz, Iturraspek ez dauka erraz hamaikakora bueltatzeko.

Iturraspe Athletic

Iturraspe eta Urrutia. | ARGAZKIA | www.athletic.club.eus

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu