Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
5:07 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 20 Km/h

Geuria.info | Athleticzale euskaldunek badaukate erreferentziazko lekua sarean

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

Durangaldeko hiru gaztek sortu dute Geuria.info. Koldo Zarate, Xabier Zabala eta Markel Onaindia athleticzale amorratuak dira. Euren zaletasuna eta euskara elkartuta, talde zurigorriaren inguruan zegoen hutsunea bete nahi izan dute eta Geuria.info webgunea abian ipini dute.

Geuria 0 IBAN

3: Markel Onaindia, Koldo Zarate eta Xabier Zabala. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

“Athletic talde bat baino gehiago da. Hori bistan dago. Athletic-en unibertso hori erakutsi gura dugu euskaraz”. Hauxe Markelek euren proiektua nola definituko duten galdetzean erantzundakoa. Geuria.info Athleticzale euskaldunen erreferentzia izatena nahi dute. Euren asmoa, zaleen esperientzia erakustea da batez ere, taldearen egunerokoaren berri ere emateaz gain.

Lagun arteko esamesetatik sortu den proiektua da Geuria.info. “Athleticzaleak garen aldetik taldea han-hemengo informaziotik jarraitzen dugu. Athletic-i buruz blog asko dago, komunikabide askotan saio bereziak, baina gutxi batzuk kenduta, euskarak ez dauka ia presentziarik eta lagun taldean beharko zuela pentsatu genuen”.

Momentuz Athletic-eko lehen taldearen jarraipena egingo dute, baina bitartekoak izan ahala beste kategorietara eta emakumeen taldeaz jardutea ere badute helburu. Hiruren artean ematen diote jaten webguneari, bakoitzaren denbora librea aprobetxatuta. Aurrera begira, sorkuntza lanari denbora gehiago eskaintzea nahiko lukete. “Gauza txiki batzuk egin ditugu, esaterako, Cabacasen urteurrenean edota Bartzelonara joan eta hango Athletic peña batekin egindako erreportaia. Horrelakoak gehiago egin nahi genituzke”, zehaztu du Xabik. Athletic Clubarekin ere laster dira harremanetan jartzeko.

Geuria 1 IBAN

Lagun arteko esamesetatik sortu den proiektua da Geuria.info. | ARGAZKIA | (I. Gorriti

 

| Kopako finala berezia | Zalantzarik ez dago Bartzelonaren kontrako kopako finala berezia dela Athleticzale guztientzat. “Ilusioa sortzen du horrelakoetan Athletic-ek. Futbolzalea ez dena ere kutsatzen da” azpimarratzen du Koldok. Horren jakitun, bideo txikiak prestatzen dabiltza Uriola herri komunikabidearekin batera. Bartzelonara ere badoaz eta zuzeneko kontakizuna egiteko asmoa dute.

Zale modura taldearen egoeraz ere galdetu diegu hirurei eta hau bakoitzaren erantzuna:

Koldo: “Taldea transizio bat bizitzen ari da. Jokalarietan erreleboa gertatzen ari da”

Xabi: “Zerbait falta dela oraindik pentsatzen badut ere, jendeak ilusinoa dauka final bat aurrean izanda. Bide onean daudela uste dut”.

Markel: “Kirol mailan urte hasiera gogorra izan da, baina denboraldian aurrera eginda sendotzen joan da; Europarako borrokan dago eta kopako finala jokatuko duela horren adibide”.

www.geuria.info

Geuria.infoTB

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu