Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
5:40 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 74 Km/h

EUSKARAZKO APUNTEAK | Maria Valverde aktorearen ‘txuleta’ Koldo Serraren ‘Gernika’ filmerako

I. Ellakuriaga / I. Gorriti

Arrazola eta Elorrion izan dituzte errodajeak. Bilbon ere bai. Koldo SerraGernika‘ filmea grabatzen dabil gure artean. Aktoreen lana zelangoa da moduren batera erakusten digun bitxikeria aurkitu dugu sarean. Hain zuzen ere, aktoreetako batek, Maria Valverdek, “sekretu” hau elkarbanatu du bere Facebook orrian honako mezuarekin: “Azkenean gaur hasiko dut ‘Gernika’ filmatzen. Hemen nire ahozkera notak ingelesaz aparte euskara hitz egin beharko dudan sekuentzia baterako. Zorte ona opa iezadazue!”

Serra Valverde

Koldo Serra eta Maria Valverde. | ARGAZKIA | Koldo Serraren Twitter

Sareratu duen apuntetik ezin daiteke larregi igarri. Baina, kazetariak aitatzen ditu momenturen baten. Gernikaren berri munduan zehar zabaltzen lagundu zuten kazetariak izan daitezke akaso. “Honek Marta eta Marko die, periodiste extranjeruek” eta  “Da hau Henry, Amerikanue”, besteak beste, bere apunteen artean irakurri ditzakegun esaldiak.

MARIA VALVERDE

Valverderen apunteak, euskaraz. | ARGAZKIA | Maria Valverderen Facebook

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu