Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:24 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Egun osoko jaia egingo du Gerediagak ekainaren 7an elkartearen 50. Urteurrena ospatzeko

Mugalari

Topa Gerediaga izenarekin ekainaren 7an ospatuko du Gerediaga Elkarteak 50. Urteurrena. Astola auzoan (Abadiñon) dagoen auzitegi-etxearen aurrean egingo dira ekitaldiak eta bazkideez gain parte hartu nahi duen guztientzat zabalik izango da jaia.

horizontal_topa

‘Zaindu, ikertu eta zabaldu’ Elkarteak dituen hiru helburu nagusi ardatz hartuta, goizean honako hiru ekintza egingo dira:

 

| Zaindu |

Umeentzat tailerra: “Arkeologoa egun batez”

6 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzenduta, Bilboko Arkeologia Museoarekin elkarlanean, ustezko aztarnategi bat arakatzeko aukera izango dute partehartzaileek. Arkeologoen lanaren zati garrantzitsua zelango den ezagutuko dute,

10:30ean, Astola auzitegi etxe aurrean.

 

| Ikertu |

Berba-neurtuak: “Zer da lehentasunezkoa?”

Memoria, folklorea, ondarea, historia, arkitektura eta euskara arloetetan Durangaldean momentuan zer den lehentasunezkoa erantzuten saiatuko dira aipatutako lan-arloetan Gerediaga Elkartearekin harreman estua izan duten profesionalek. Iñaki Goiogana, Iñaki Irigoien, Dona Gil, Armando Llamosas, Alberto Santana eta Jose Luis Lizundia dira. Hitzaldi formatu berrian saiatuko dira seiak. Bakoitzak bost minutuko tarte laburra izango du galderari erantzuteko, eta amaieran hizlarien eta bertaratutakoen arteko eztabaidarako abiapuntu izango dira esanekoak.

10:30ean, Astola auzitegi etxeko batzar gelan

 

| Zabaldu |

Photowalk

Durangaldeko argazkizaleak elkartzeko ekintza izan nahi du. Ondareari argazkiak ateratzeko aitzakiarekin batuko dira. Maila guztietako argazkizaleak batzea da helburu eta ondareari argazkiak eginda, esperientzia elkartrukatzea. Txelu Angoitia izango da ekintzako arduraduna. Gerediaga Elkartetik, ondarearen gaineko informazioa jasoko du parte hartzaileak. Horretarako, gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikoan izena eman behar da maiatzaren 31ra orduko. Ibilbidea Durangoko Andra Mari elizpean hasiko da eta Astola auzoan (Abadiño) amaitu.

10:00etan, Durangoko Andra Mari elizpean abiapuntua.

| Ospatu | 

Ospakizun nagusia, eguerdiko, 13:00etan izango da. Elkartearen 50 urteetan zuzendaritzako kide izan direnek eskerrona jasoko dute. L’Atelier Dantza Eskola eta Durangoko Orfeoiak parte hartuko dute ekitaldian. Maite Berriozabal izango da ekitaldiko aurkezle.

Ostean, auzitegi etxe ondoan ipiniko den karpan herri bazkaria egingo da, osteko kantu-erromeriarekin. Ekitaldian zein bazkarian, bazkideez aparte edonork parte hartu ahal izango du. Prezioa 20 euro (12 urtetik beherakoak 8€). Maiatzaren 31ra orduko izena eman behar da: gerediaga@gerediaga.eus edota 946818066 telefono zenbakian.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu