Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
5:20 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

AMOREBIETA-ETXANO | Haizetarak X. edizio berezia ospatuko du bere lehen bederatzi irabazleekin

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz blaituko dira Kaleko Musikaren Nazioarteko Jaialdiari esker. Aurreko ekitaldietan bezala, aurten ere elkarren arteko lehian arituko dira banda parte hartzaileak. Hala ere, hamargarren edizioa izanik, jaialdiari ukitu berezia eman nahi izan diote antolatzaileek, eta aurreko urteetan irabazle izan diren bandek hartuko dute parte oraingoan.

Haizetara IBAN GORRITI01

Lau Haizetara. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Atzera begiratuta, egindako lan bikainak ematen duen kemenaz, alaitasunez, aisialdirako ekimenez, topaketez eta dibertsioz blai azalduko da Amorebieta-Etxano ekainaren 19tik 21era, jaialdiaren X. edizio honetan. Kaleko musika jaialdirik sendoenetakoa bihurtu da dagoeneko Haizetara nazioarte mailan.

Aurtengo edizioan, aurrekoetan ez bezala, ez da taldeek izena emateko deialdi irekia egin. Horren ordez, gonbidapena bidali zaie aurreko bederatzi edizioetan irabazle izan diren bandei, eta guztiek onartu duten arren, esan beharra dago La FANFARE EN PETARD banda frantziarrak, jatorria Strasbourg hirian duenak, ez duela 2009ko garaipena errepikatzeko aukerarik izango; izan ere, azken aspaldi honetan eszenatoki gaineko ikuskizunak, soinu ekipoez hornituak, besterik ez baitute eskaintzen. Halatan ere, euren haize, ahots eta elektronikaren nahasteez gozatu ahalko gara jaialdiaren aperitibo gisa, lehiaketatik ate, ostegunean, ekainak 18, Andra Mari plazan eszenatoki gainean eskainiko duten emanaldiari esker. Eguraldiak lagundu ezean, Zubiondo plazako garagardotegian izango da kontzertua.

 

Haizetara jaialdia duela hamar urte sortu zen Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik, eta San Juan jaietatik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen da. Kaleko musika-banden eta kaleko musika-taldeen lehiaketa da. Udalerriko artxibo historikoetara bilduta dagoenaren arabera, sarritan gauzatzen ziren kaleko musika-kontuak San Juan jaietan. Horrela, XX. mendearen hasiera aldean, 1913. urte inguruan puntu gorena lorturik, San Juan suak eta musika loturik ospatzen zituzten jaiak berreskuratu nahi izan zituen Udalak Haizetara jaialdiaren bidez.

Herritarrak biltzeko deia zabaldu ez ezik, musika alorrarekiko lotura daukaten guztiak ere erakarri nahi ditu, mundu zabalean kaleko musikaren arloan berrienak eta berritzaileenak diren joerak ezagutzeko parada eskainiz.

 

| Partaideak | Honakoak dira, hortaz, aurtengo edizioan parte hartuko duten bederatzi bandak:

LA BANDA DE LA MARIA (2006) (Sevilla)

Sevillako banda maitagarria, jaialdiaren lehenengo edizioaren irabazlea, 2006. urtean. Duela 20 urte sortu zen taldea, kaleko musika bultzatzea eta umorea erabiltzea xede  izanik, eta brass band amerikarrak eta Europako fanfarreak izan zituzten inspirazio iturri. Hamarkada bi horietan harro ikusi dute nola ugaldu diren taldeak eta jaialdiak, kaleko musikaren kontzeptua normalizatzera heltzeraino.  Barne-berreraikitze prozesu interesgarri batean daude murgildurik gaur egun, eta beste egiteko bati ekin diote, hau ere aurrekoa bezain utopikoa eta liluragarria: Jazza edota funka begien bistatik galdu gabe, estilo jatorra finkatu nahi dute, euren musika kaletarraren tradizioetatik abiatuta. Horretan dabiltza gaur egun, eta bilaketa horretara bilduta dago kaleko lan berria: A Bombo y Platillo.

 

NO WATER PLEASE (2007) (Frantzia)

Bira luzeetan aritu eta Europan barrena 600 kontzertutik gora eskaini ondoren, bosgarren diskoa aurkeztu dute Haizetara 2007an bandarik onena izan zen talde honetakoek, ezaugarri duten indarra eta bultzadari eutsirik beti ere.

Beren irudiaren isla diraute, aldaketarik gabe, eta oraingoan kalerako propio eginda dauden 12 abesti berri dakartzate, eragingarritasun ikusgarriaz eta indar, umore pila eta soinu bolumen harrigarriaz jabeturik. Edozein taberna, kaleko jaialdi edo kontzertu areto su eta gar jartzeko gaitasuna dute « tight and punchy »  bezalako lanek.

Jatorria New-Orleansen duen inspirazioa mantenduz, elementurik onenak hartzen dituzte No Water Please bandakoek ska, punk, afro eta jazz musiketatik, cocktail zoroa eskainiz.

 

MAGICABOOLA BRASS BAND (2008) (Italia)

 

Magicaboola Brass Band banda basatia dugu, tronpetek, saxofoiek, tubek, danborrek eta perkusioak osatua. Marching band klasikoetatik urruti, New Orleansen eta Italiako folk banden musika legatuaren berrirakurketa modernizatua egiten du MAGICABOOLA BRASS BANDek, estiloak nahastuz: Funka, Jazza, Bluesa eta mota guztietako herri musika. Banda honen ikuskizunean mugimendua eta koreografiak ere konbinaturik datoz, eta ikusle-entzuleen partaidetza bilatzen da saio guztietan, atal aktiboa eta funtsezkoa bilakaraziz. Aditzeko eta ikusteko musika da, bai, eta dantza egitekoa ere bai. 2008ko edizioan izan ziren irabazle.

 

THE WHAT CHEER? BRIGADE (2010) (EEUU)

What Cheer? Brigade 18 musikarik osatuta dagoen punk brass banda da, (Providence, Rhode Island, AEB). Argi frogatzen dute musika jai bikaina ospatzeko soinu ekipo indartsurik, areago, argindarrik zertan erabilirik ez dagoela. Erritmo balkanikoak, Bollywood estiloa, samba, metala eta beste hainbeste elementu konbinatzen dira banda honen musikan. 2005az geroztik nonahi aurkitu ahal izan ditugu: hala erkidegoko ekitaldietan nola jai, taberna, klub, kale, liburu-denda, kanposantu, ezkontza, autobus geltoki edota umeentzako parkeetan. Bai publikoa eta  bai epaimahaikideak liluraturik geratu ziren 2010eko Haizetara jaialdian.

 

FUNKY STYLE BRASS (2011) (Frantzia)

2011ko irabazleek 2005.ean ekin zioten ibilbideari, Frantziako Tolosa hiriko kontserbatorioan, euren gozamenerako kaleko musika taldea sortu zuen banda izanik abiapuntua. Nazioarte mailan ospetsu diren hainbat musikari izan dituzte lagun urteotan: Sargento Gracía, Emir Kusturica edota Manu Chao besteak beste, eta Europa osoan ibili dira batera eta bestera: Frantzia, Ingalaterra, Eskozia, Finlandia, Suitza, Bulgaria… Musikari eta komediantetzat dute beren burua, eta funkarekin, rockarekin eta reggaearekin nahasten dituzte metaleak, eromen dosi galantak ere konbinaturik. Horren guztiaren emaitza musika ikuskizun eldarniozko eta kutsagarriak izaten dira.

 

OOMPAH BRASS (2012) (Inglaterra)

5 musikari baizik izan ez arren, jakin zuten, euren  musikaren eta interpretazioaren kalitateari esker, epaimahaikideak eta ikus-entzuleen zati handi bat konkistatzen Haizetara 2012n. Banda hau 2006an sortu zen Londresen, eta Oom-Pop izeneko estiloa asmatu zuten: pop klasiko, soul eta rock estiloen abestien bertsioak, ukitu bavariarra emanez.

Nazioarte mailako arrakasta lortu dute, eta Abu Dhabi, Montreux, Amsterdam, Dublin, Espainia, Bermudak, Jersey, Edinburgo, Cardiff bisitatu dituzte. Londresen erresidentzia dute astean bitan. Joan den urtean sei jaialditan hartu zuten parte.

Irrati eta telebistan ere azaldu izan dira: BBC 1, 2, 3, 4, 5 eta 6, eta BBCren Channel Four eta ITV.

LE BUS ROUGE (2013) (Francia)

Le Bus Rouge, Lyonetik (Frantzia) datozkigun 10 musikari, duela hamar urte taldea sortu zutenetik, kaleko arteak eta Languedoc herrialdeko musika tradizionala uztartuz, oso proiektu bitxia aurrera atera nahian dabiltzanak. Landa Odak izena duen azken lanean, 4 ekitaldiko kaleko artzain opera aurkeztu dute, 9 musikari eta aktore baten eskutik. Lana osatzen duten lau koadroen bidez mendizaleak, artzainak, ezkontza bat, talde barrokoa, berpiztea, trantze-eszena, jai eta prozesioak, gazta eta altzari abeslariak. 2013an eskuratu zuten saria jaialdian.

 

PERHAPS CONTRAPTION (2014) (Inglaterra)

 

Perhaps Contraption, Haizetara jaialdiaren azken edizioko (2014) talde irabazlea, Londreseko banda miresgarria da, abesbatza zati batean eta ganbera orkestra beste batean. Brass progresibo eta ibiltaria, benetako musika esperientzia sorrarazten duena, jazz, oompah bizi, pop eta post-minimalismoaren elementuak nahastuz .

Banda honen energia maila eta ikuskizun elkarreragileak koru-harmonia joriez, koreografiez eta erritmo nahaspilatuez blai daude.

Nazioarte mailako jiratan ibiltzen da 2011z geroztik, eta hainbat jaialditan parte  hartzen, Glastonburyn (UK), Honk! jaialdian (AEB) besteak beste, eta Amanda Palmerrekin aritzen da, halaber, tourrean.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu