Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
7:17 am,
temperature icon 11°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

IBILALDIA 2016 DURANGON | Ekainaren 12an aurkeztuko dute irudi nagusia Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako ikasturte amaierako jaian

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

| 2016ko maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko Ikastolen jaia Durangon

Kepa Zengotitabengoa Ibaizabal Ikastolako presidenteak eta Jabier Balerdi Kurutziaga Ikastolako presidenteak hartu dute Bilboko Harrobia Ikastolan Ibilaldiaren lekukoa. 2016ko maiatzaren 29an egingo da Bizkaiko Ikastolen jaia berriro Durangon, 12 urte eta gero. Bi aste barru, ekainaren 12an, jakingo dugu gehiago. Izan ere, Ikastolen ikasturte amaierako jaian aurkeztuko dutelako Ibilaldia 2016.

20150531_112902

Jabier Balerdi Kurutziaga Ikastolako eta Kepa Zengotitabengoa Ibaizabal Ikastolako presidenteak. | ARGAZKIA | Izaskun Ellakuriaga

Dagoeneko lan talde batzuk eratuta daude, esaterako, arropena edota komunikazio taldea. Alde horretatik, Ikastolen presidente biak oso gustora daude, Ibilaldia aurkeztu barik jendea ematen dabilen erantzunarekin. Lan horri esker, ekainaren 12an, lehen materiala ikusi eta erosteko aukera izango da eta 2016ko Ibilaldiaren irudia ezagutuko dugu.

| Asmo zehatzak | Ikastola biek asmo zehatzak dituzte Ibilaldia 2016rako. Ibaizabal Ikastolaren kasuan eraikin berria finantziatzeko balioko du. Kurutziagak, aldiz, haur hezkuntzako eraikina berritzeko asmoa dauka beharrizan pedagogikoei aurre egin ahal izateko. Edonola ere, Ibilaldi guztiek duten mezua ere azpimarratu nahi izan dute: “ikastolen identitatea bermatu eta kalitatezko euskarazko hezkuntza baten aldarrikapena”.

Ibilaldia 2

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu