Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:36 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

GUTUNA | EH Bilduren ekimenez, legegintzaldiko lehenengo Hirigintza batzordea deituko da Durangoko udalean

EH Bildu

Hala, EH Bilduk nahi du EAJk eta PSEk darabilten utzikeria sahiestea eta Durangoren etorkizunerako garrantzitsuak diren gaietaz eztabaida ahalik eta arinen egitea

Durangoko udaleko gobernu taldearen borondatea betetzen bada, 3 hile baino gehiago izango dira Durangoren etorkizunarentzat berebiziko garrantzia duen Hirigintza batzordea deitu barik (abuztua inhabila da, eta maiatzean izan zen azkena, osoko bilkurako mozio batek behartuta –jolas parkeak estaltzea-). EH Bilduk iritzi dio denbora larregi dela, eta 2 arrazoi egon daitezke erabaki horren atzean: EAJk eta PSEk agertzen duten utzikeria eta ideia gabezia, alde batetik; edo bestetik, oposizioko taldearen iritzia entzun gabe erabakiak hartzeko eta herritarrak informatu gabe aurrera egiteko duten asmoa. Bi kasuetan, egoera larria da.

Horregatik, eta EAJren eta PSEren “blokeoa” gainditzeko asmoarekin, EH Bilduk idatzia aurkeztu du udaleko erregistroan, batzordeko kide diren bi kideen sinadurarekin. Legez jasotzen da, ez ohiko batzordea deitzea derrigorrezkoa dela baldin eta batzordeko kideen laurden batek hala eskatzen badu.

Hala, EH Bilduk mahai gainean jarri gura ditu zenbait gai, eztabaidatuak izan daitezen. Horietako batzuk dira:

 

  • Umeentzako jolas guneak estaltzea, ahalik eta arinen erabakia hartu eta obrak hasteko. (Koalizioaren iritziz, eskola publikoetako guneak estaliz hasi beharko ginateke, guneak herritarrei eskola orduetatik kanpo ere zabalduz).
  • San Faustoko urbanizazioa , frontoian hobekuntzak egin eta auzokideei zabaltzea.
  • Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra berrikusteko diagnostiko parte-hartzailea egiteko esleipena egitea.
  • Kanpatorrostetaren bermoldaketaren harira erabakia hartzea, eta zonalde horretan dagoen zaborren arazoa konpontzea.

 

Aurreko legegintzaldian airean geratu ziren gai horiek eta beste batzuk eztabaidara ekarri behar dira Hirigintza batzordera, atzerapenik gabe. Eabakiak ezin despatxo ilunetan hartu, beste talde politikoen iritzia entzun gabe eta herritarren iritzia kontuan izan gabe.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu