Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
12:49 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

SAN FAUSTO JAIAK | Txosnagunerako behin betiko leku bat finkatu beharra aldarrikatzen du Txosnen Batzordeak

Izaskun Ellakuriaga

Beste urte batez txosnen kokalekuak zeresana eman du. Udaleko Kultura Batzordeak aurten Landakogunean jartzea ebatzi du eta Durangoko Txosnen Batzordeak erabakia nola hartu den kritikatu du: “Komunikabideetatik jakin dute aurtengo kokagunea eta aukera bakarra eskaini zaie elkarrizketari lekua ukatuz”.

Posible ikusten dute jaiak eta auzokideen bizi kalitatea uztartzea eta txosnagunea urtero leku berdinean jartzea aldarrikatzen dute.  Gaur egun, esparru diferenteetako 15 eragile elkarlanean dabil jaietako txosnagunean lanean. “Jai eredu herrikoi baten alde lanean eta jaiak herritarrokin eta herritarrontzat antolatzen”. Horrek urte osoko lana dakar eta txosnagurera hurbiltzen den jendetzak, adin, gustu eta pentsaera ezberdinetakoak, agerian utzi du euren ustez egindako lana.

Txosnagunea kalean eta Durango erdigunetik gertu egotea funtsezkotzat jotzen dute. Eta horrek beste garrantzia dauka leku finkoa izateak Batzordeko kideentzat. “Urteko azken momentura arte” lekua zein izango den jakin barik ibiltzea kritikatu dute  eta antolatzen diren beste ekimen askoren antzera, txosnentzat ere behin betiko lekua aldarrikatu du Txosnen Batzordeak.

Txosnas IBAN03

Durangoko txosnak. | ARGAZKIA | Mugalari

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu