Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:23 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

900 lagun baino gehiago hurbildu dira Nagusi Aretora lehenengo zortzi hilabeteetan

Mugalari

Iazko urritik hona, Gudari kaleko 10. zk.an dagoen (lehen Correos zena) Nagusi Aretoa inauguratu zenetik, 900 lagun baino gehiago izan dira zentrora hurbildu direnak. Bisita gehienak, bitik bat, informazioa eskuratzeko izan dira. Gainontzekoak zentroan izena emateko, informazioa eskuratzeko edota IMSERSOri buruzko izapideak egiteko izan dira.

Zentroan izena eman duten lagunei dagokienean, guztira 200 bat izan dira. Zortzi hilabete hauetan lau irteera egin dira: Bilboko Udalera eta Bizkaiko Foru Aldundira, Aste Santuko Pasio-Irudien museora, Bilboko Alondegira eta EITBra. Batez beste 20 lagunek parte hartu dute eta parte-hartzaileek oso balorazio positiboa egin dute. Baloraziorik onena izan duten ikastaroen artean, jarduera kognitiboekin zerikusia dutenak, taldean egindakoak, izan dira. Hauetan teknologia berriak erabili dituzte eta sakelakoa ere erabili dute. Etorkizunerako erabiltzaileek gehien eskatzen dituzten jarduerak bisita kulturalak, adimen aktiboarekin zerikusia duten jarduerak eta informatika ikastaroak dira, hurrenkera horretan.  Era berean badaude bestelako eskariak: hitzaldi historikoak, oinarrizko euskara ikastaroak, bidaiatzeko ingeles eta frantses ikastaroak, jarduera fisikorik behar ez duen aisiaren barruan sartuta xakea, osasun edo segurtasunari buruzko gaien gaineko hitzaldiak, mendiko ibilaldiak, etab.

Erretiro aurreko sasoian edota erretiro sasoian dauden guztientzat da Nagusi Aretoa. Aktibo jarraitzeko ekimen propioak edo partekatuak sustatzen dituzte, harreman sozialak izaten jarraitu edota hauek osatu harreman berriekin, baita beraien balio, eskubide eta betebeharrak ezagutuak izan eta errespetatuak izan daitezen.

Adinekoen aisialdiari heltzea ez da gai erraza. Izan ere, zahartu ahala, pertsonak bata bestearengandik desberdinagoak dira maila guztietan, baita aisialdirako interes eta ohiturei dagokienean ere. Horregatik, adinekoek osatzen duten talde horren barruan, talde bi bereizi ditzakegu: Beraien aisialdian ohiko jarduerak burutu nahi dituztenak eta bestelako interesak dituztenak.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak herriko adineko guztiek aisia modu aktiboan bizi izateko aukera izan dezaten lan egiten du, Nagusi Aretoa eta Nafarroa Zentroaren bidez ongizate fisiko, sozial eta adimenari dagokiona hobetzeko aukera emanez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu