Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:32 am,
temperature icon 12°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

GORA IZURTZAKO JAIAK! | Zortzi egunetan ekitaldiak disfrutatzeko eta argazki lehiaketarako

Izaskun Ellakuriaga

Irailaren 4tik 13ra bitartean, Izurtzan, zortzi egun ekitadiz bete dituzte. Andra Mari jaietarako 33 hitzordu daude aukeran. Gainera, aurten, udalak lehenengoz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartu ahal izango da.

Image

Irailaren 4ean iluntzeko 20:00etan izango da jaien hasierako txupinazoa. Gero, gauez, kontzertuak iragarrita daude Gaztelekuan. Hurrengo egunerako, larunbaterako, utzi dute paella lehiaketa arratsalde erdiko bingoa. Igandean, berriz, Santa Ageda ermitara eramango dute jaia. Emakumeek abestuko dituzte dantza ikuskizunaren osteko bertsoak: Iratxe Ibarra, Oihana Bartra eta Erika Lagomak. Santa Agedako bazkalostean Eriz magoa, apustu herrikoia eta Lotxo taldearekin erromeria izango dira.

Bigarren asteburura orduko irailaren 8an Andra Mari eguna ospatuko dute izurtzarrek. Erdoizako baselizan izango da meza. Arratsaldean umeentzat jolasak eta pailazoak egongo dira.

dantzari eguna 09 353_2048x1360

Dantzak Izurtzan. | ARGAZKIA | Txelu Angoitia

| Bigarren asteburua | Bigarren asteburuko ospakizunak antzerki emanaldiarekin hasiko dute. Muxikako andrek “Errautsetatik eme” lana antzezuko dute. 8 eta 84 urte bitarteko Muxikako herritar afizionatuak dira antzerki taldeko kideak. Antzezlanaren muina gerra ostean emakumezkoek bizi izan zituzten egoerak dira. 2014ko martxoaren 8an herrian antolatutako ekitaldi xume modura hasi zena, urte eta erdian emanaldi bat baino gehiago egin dituzte.

Irailaren 12n, 24. Mendi bizikleta martxa egingo da goizez, eta arratsaldean tortila txapelketa osteko afari herrikoi eta guzti. Jaiak amaitzeko Santo Tomas eguna egingo dute irailaren 13an.

Izurtzako Udalak aurtengo jaietarako argazki lehiaketa antolatu du lehenengoz. Jaietan zehar argazkiak egin eta gustokoenak lehiaketara aurkeztera animatu nahi ditu izurtzarrak. www.izurtza.net webgunean irakurri daitezke lehiaketari dagozkion oinarriak.

Egitaraua osoa IZURTZAKO JAIAK EGITARAUA

Publizitatea

Banner Folder Top

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu