Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
9:59 am,
temperature icon 12°C
Humidity 81 %
Ráfagas de viento: 34 Km/h

Sabino Arana Fundazioak IV. jardunaldiak antolatu ditu ETAren amaieran Justiziak bete behar duen eginkizunaz debatitzeko

2007_05_02_sabino_arana

Sabino Arana Fundazioa

Sabino Arana Fundazioak IV. jardunaldiak antolatu ditu ETAren amaieran Justiziak bete behar duen eginkizunaz debatitzeko

Datorren urriaren 20an, Cándido Conde-Pumpido, Estatuko fiskal nagusi ohia eta  Epaitegi Goreneko Bigarren Salako magistratua, eta Alejandro Saiz Arnaiz, Pompeu Fabra Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna, izango dira hizlari berrogeita hamar  bat epaile, magistratu, fiskal, zigor arloko abokatu, politikari eta akademiko bilduko dituen elkarraldi batean

Elkarraldia, «Europar Zuzenbidea eta Oinarrizko Eskubideak» izenburupean gauzatuko delarik, ETAk borroka armatuari behin betiko uzten ziola jakinarazi izanaren  laugarren urteurrenarekin batera egingo da

Dagoeneko lau urte igaro dira ETAk bere jarduera armatuari uzten ziola  jakinarazi zuenetik. 2011ko urriaren 20ak garai latz batzuen bukaera ekarri zuen, hots,  ETAren terrorismoak eta indarkeria parapolizialak, eskubide-urratzeek, torturak, gerra zikinak eta horrelako beste erantzun modu batzuek kutsatutako  epealdi batena. ETAren jardueraren  amaiera  egitasmo kolektibo ilusionagarri baten hasiera izan da:  Euskadi baketsua, guztien eta guztientzako Euskadi bat, eraikitzea.

Horrexegatik, hasiera-hasieratik helburu nagusitzat gogoeta bikoitz bat egitea pentsatu zen: batetik, Zigor Zuzenbideak inguruabar berri horietan bete behar duen eginkizunaz, eta bestetik, zigor- eta espetxe-politika bideratu beharko litzatekeen moduaz. Horrenbestez, bada, Sabino Arana Fundazioak elkarraldi batzuk antolatu zituen, beraietan parte hartzera epailetza, abokatutza, irakaskuntza eta instituzioen esparruei lotutako zenbait pertsona ere gonbidatuta.

Hasierako helburuari jarraituz, eta jakinda ETAren terrorismoaren behin betiko amaierak eta garai berriek  justizia berri bat eskatzen dutela, Sabino Arana Fundazioak epaile, magistratu, fiskal, zigor arloko abokatu, politikari eta akademiko zenbaitekin  antolatu ditu IV. elkarraldi hauek.

Aurreko hiru aldietan gaiari «Zigor Zuzenbidea ETAren amaieran»  izenburupean ekin bagenion, oraingoan  «Europar Zuzenbidea eta oinarrizko eskubideak» izenburupean  egingo dugu.

Espainiako Zuzenbidean dauden zigor- eta espetxe-salbuespenezkotasuneko elementuak aztertu eta horri buruzko ondoreak atera ondoren, badirudi egokia dela Giza Eskubideen Europar Hitzarmenaren eta Europako Batasuneko Zuzenbidearen ikuspegitik aztertzea zein den gaur egun Giza Eskubideen egoera Espainian.

Horretarako,  hizlari izango ditugu  Cándido Conde-Pumpido jauna, Epaitegi Goreneko Bigarren Salako magistratua eta Estatuko Fiskal Nagusi ohia, eta Alejandro Saiz Arnaiz jauna, Pompeu Fabra Unibertsitateko  Konstituzio Zuzenbideko katedraduna. Pumpido jaunak bere hitzaldiari «Aplicación a presos de ETA del tiempo de cumplimiento de sentencias francesas. Problemática suscitada por la trasposición de la Decisión Marco  de 24 de julio 2008» (ETAko presoei  Frantziako  sententziak betetzen emandako denborak aplikatzea. 2008ko uztailaren 24ko Erabaki Esparruaren transposiziok eragindako arazoak) izenburua ipini dio. Saiz Arnaiz jaunak bere mintzaldian «Proceso penal y derechos fundamentales: entre el Convenio Europeo de Derechos Humanos y el Derecho de la Unión Europea» (Zigor arloko prozesua eta oinarrizko eskubideak: Giza Eskubideen  Europako Hitzarmena eta Europar Batasuneko Zuzenbidea) gaiaz jardungo du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu