Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
11:15 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Txistu Egunaren XV. edizioa ospatuko da bihar Amorebieta-Etxanon

Mugalari

· Eibar, Iruña, Gasteiz, Bermeo, Durango eta Amorebieta-Etxanokoak dira herriko zoko guztiak musikaz blaituko dituzten bandak

· Arratsaldeko 17:30etan emango zaie hasiera herrian zehar egingo dituzten kalejireei

TXISTU

Argazkia, 2014. urteko Txistu Egunekoa da.

Udazken Txistulari Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatuko du. Ospakizuna datorren irailaren 26an arratsaldean izango da. Aurten Txistu Egunaren XV. edizioa betetzen da. Txistu Egunaren helburua gure herritik zehar txistu talde ezberdinak egun berean entzuteko aukera eskaintzea da. Gure herritarrei txistu soinuaz gozatzeko aukera eder bat ematea. Horretarako datorren irailaren 26an sei txistu bandek parte hartuko dute Txistu Egunean. Honexek izango dira:

– Eibarko Usartza Txistu Taldea

– Iruñako Bizarzuri Txistulari Taldea

– Gasteizko Adurtza Txistu Taldea

– Bermeoko Kankinkabara Taldea

– Durangoko Jaizale Txistu Taldea

– Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistulari Taldea

 

Egitaraua hauxe izango da:

17:30: Txistu talde bakoitza herriko alderdi ezberdinetatik kalejira : herriko erdigunea, Ogenbarrena, Gane, Ixer, ‘Viviendas de Vizcaya’ eta Andrandi

19:00: Talde guztien kalejira herritik zehar: Udaletxea, Luis Urrengoetxea, Euskal Herria plaza (txistu saioa), Bide baltza, Kalbarioa (txistu saioa), Gregorio Mendibil, Gernika plaza (txistu saioa), Nafarroa plaza (txistu saioa), Gudari (txistu saioa), Txiki eta Otaegi, Zelaieta parkea, Harrison parkea (txistu saioa).

Txistu Egunaren laguntzaileak Ametx, euskera, kultura eta kirolarako Herri Erakundea eta Harrison Hotela dira.

 

· Udazken Txistulari Taldea · Udazken Txistu Taldeak, txistuaren zabalkundearen alde lan egiten du. Txistua gure herri folklorearen elementu garrantzitsu bat dugu eta bera zabaltzea eta gure herriko bizitzan uztartzea nahi dugu. Horretarako, urteko igande guztietan, abuztuan izan ezik, kalejira jotzen dugu  eta era berean, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara ere joaten gara.

Horrez gain, urtero Karmengo Jaietan Txistularien Kontzertu Nagusia antolatzen dugu, eta bertan txistulariez gain, metalek, abesbatzak, dantzariek eta kantariek parte hartzen dute.

 

Publizitatea Mugalarin

BANNER LATERAL FIESTAS IURRETA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu