Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
5:53 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Bartolome Ertzilla kontserbatorio eta musika eskola: boleroen kontzertua

Mugalari

Gehi Zazpi biolontxelo taldeak, 4koT ahots taldearekin batera, boleroez osaturiko kontzertua aurkezten dizue. Kontzertua, Uhagonek (Markina Xemein) antolatuta, igandean izango da Markinako Mertzedeko elizan, urriak 4, arratsaldeko 19.00etan eta «El día que me quieras», «Capullito de alhelí», «Piel Canela» eta «Quizás, quizás» boleroak eskainiko dira besteak beste.

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolako eta Kontserbatorio Profesionaleko ikasleek osatzen dituzte bi talde horiek, Irati Ortubia eta Agurtzane Mentxaka irakasleen zuzendaritzapean. Proiektu berezi honetan, ahotsa, laukote formatuan, harizko tresnen doinuarekin batzen da, eta emaitza harrigarria da: dotorea, fina, baina aldi berean, intentsua eta zirraragarria.

Proiektua gauzatzeko, irakasleek kanta guztien partiturak egokitu dituzte. Aitziber Elizaran, Jone Etxebarria, Matxalen Erzilla, Elene Etxebarria, Matxalen Ocariz, Zihara Merino eta Miren Otxotorena biolontxelo ikasleek osatzen dute Gehi Zazpi taldea; eta, Bidane Txopitea, Edurne Egia, Jasone Turumbay eta Iratxe Uribelarrea dira 4koTko partaideak.

Sarrerek 3 euroko prezioa izango dute bazkideentzat eta 5 eurokoa gainerako pertsonentzat.

Sin título-1

Publicidad Mugalari

top banner amorebieta eider eibar

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu