Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:37 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Abadiñoko jabekuntza eskolak 9 ikastaro eta tailer programatu ditu bere laugarren urtean

Mugalari

Abadiñoko Jabekuntza Eskolak  epea zabaldu du  izena emateko 2015-2016. ikasturterako programatu dituen  bederatzi ikastaro eta tailerretan. Jabekuntza Eskolak  hainbat emakume talde bilduko ditu Txanportan eta Errota Kultur Etxean, bertan lantzeko feminismoa, osasuna, parte-hartze politiko eta soziala eta antzeko beste hainbat gai, Berdintasun Arloko zinegotziak, Yanire Morenok, adierazi duenez.

YAnire Moreno

Yanire Moreno es concejala de Abadiñoko Independienteak. · PHOTO · I. Gorriti

Morenok gogoratu dau lau urte igaro direla Jabekuntza Eskola sortu zenetik eta epe horretan emakumeendako gogoeta eta ikasketa gune sendo bat bihurtu dela. Orobat esan du ikastaro batzuk mantentzen diren arren, esaterako zoru pelbikoaren mantenimenduari buruzkoa, gehienak berriak direla.

Saioak 8-20 ordu bitartekoak izango dira, urriaren 19tik  maiatzera bitarte, eta irakasleak arlo bakoitzeko espezialistak izango dira. Urriko ikastaroetan zoru pelbikoa gogortzeko teknikak ikasiko dira, hiruhileko  tailer batean irakatsiz gihar horretako disfuntzioak ekiditeko ariketak, sexu-bizitza betea izateko. Urriaren 19an  “Zer daki zure gorputzak zu oraindik ez dakizunik?” izeneko osasunaren gaineko ikastaro bat hasiko da, emakumearen gorputzaz gogoeta egiteko gune bat izango dena eta otsailean bukatuko dena. Urriaren 22an hasiko da «Coaching-a zeure burua ezagutzeko, hobetzeko eta ekiteko» izeneko ikastaroa, azarora eta abendura luzatuko dena eta  parte-hartzaileei euren  emozioak hobeto kudeatzen lagunduko diena.

· Feminismoaz · Azaro-abenduetan “Zuri zer esan dizute feminismoaz” izeneko ikastaroa egingo da euskeraz eta gazteleraz; abenduaren 12an, zortzi orduko ikastaro bat emango da dohainik  autodefentsa feministari buruz. Feminismoan sakontzen jarraitzeko, azaroaren 21 eta 22an  hamar urteko ikastaro bat emango da, “Feminismo ilustratuak” deitua.

Beren bizi-kalitatea mantendu nahi duten emakume adinduentzat prestatu da “Dotore zahartzen” ikastaroa, urtarriletik martira bitartean. Sasoi berean emango da mindfulness ikastaro bat.

Egitaraua zarratzeko  tailer bat egingo da euskeraz apirilean eta maiatzean, jendaurrean hitz egiteko teknikak lantzeko.

Ikastaroetan parte hartu nahi duenak izena eman dezake Errotan eta Txanporta Kultur Etxean ikastaro bakoitza hasi baino 10 egun lehenagora arte, edo email bat bialduz «berdintasuna@abadiano.org» helbidera. Abadiñon erroldatutako emakumeek 10€ ordainduko dute  matrikula gisa eta kanpoan erroldatutakoek 25 euro. Emakume ikasle eta langabetuei   5 euro kobratuko zaie.

 

Publizitatea Mugalarin

BANNER LATERAL FIESTAS IURRETA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu