Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:25 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

‘EME’k eta Elorrioko Udalak merkataritza indartzea bultzatuko dute bonoen bitartez

Mugalari

  • 20 euroko prezioa duten baina 30 euroko balioa izango duten 1.000 bono jarri dituzte herritarren eskura.
  • Kanpaina urriaren 15ean hasi da eta bonoak azaroaren 30era arte erabili ahalko dira. Herritar bakoitzak bi bono erosi ahal izango ditu.

Elorrioko Merkatari Elkarteak (EME) eta Elorrioko Udalak ‘Elorrixon Dendarik Denda’ kanpainari hasiera eman diote herriko merkataritza indartu asmoz. Ekimen horri esker, 20 euroko prezioa duten baina 30 euroko balioa izango duten 1.000 bono jarri dituzte herritarren eskura. Elorrioko Udalak, herriko merkataritza eta zerbitzuen sektoreak indartzeko bidean, 2015eko aurrekontuetako ‘Merkataritza bultzatzea’ izeneko partida aurreikusi du eta 10.000 euro erabiliko ditu kanpaina honetan.

Deskontu-txartelak Berrio-Otxoa kalean dagoen Turismo Bulegoan eskura daitezke 2015eko urriaren 15etik aurrera honako ordutegi honetan: astelehenetik zapatura,11:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 19:00ak arte. Bonoen iraungitze data azaroaren 30era artekoa izango da (egun hori barne).

Xabier Dominguez Elorrioko alkateordearen iritziz, “kanpaina honekin lortzen dena da herriko merkatu txikietan erosketak egitea eta diru publiko horrek onura ematea herri guztiari, bai merkatariei eta baita herritarrei. Azken finean, herrian geratzen den dirua da”. Aitor Eguren EMEko ordezkariak antzeko planteamendua nabarmendu du: Negua datorrela eta, ez da sasoirik oparoena herriko merkataritzarentzat. Modu horretan, herrian bertan erosketak egitea bultzatu nahi da”.

EME dendarik denda

· AURTENGO BERRIKUNTZA · Gainera, aurtengo kanpainak berrikuntza garrantzitsu bat dakar iazkoarekin alderatuta. Izan ere, aurten Turismo Bulegoan bertan ordaindu beharko dira bonoak. Iaz, berriz, bonoa dohainik jaso eta produktua erosiko zen salmenta-tokian ordaindu beharra zegoen, eta horrek eragin zuen bono guztiak bi egunetan banatu eta gerorahorietako gutxi batzuk erabili ez izatea.

Modu horretan, Elorrioko Udalak eta EMEk ziurtatu nahi izan dute herritarrek hartuko dituzten bono guztiak erabiliko direla. Egurenen iritziz, “ikusi genuen bonoak hasieran ordaintzearena erabaki ona zela. Kanpainak hilabete eta erdi irauten du, eta bonoak bi egunetan bukatu ziren, beraz ez dago presarik”. Elorrioko Udala bat dator aldaketa horrekin: “Planteamendua ahalik eta herritar gehienengana heltzea da”, adierazi du Dominguezek.

Kanpainaren prozedurari dagokionez, 18 urtetik gorako elorriar bakoitzak bi txartel izango ditu eskuragarri gehienez NAN bakoitzeko, eta erosketa bakoitzean gehienez bi deskontu-txartel erabili ahalko dira aldi berean. Txartel hauek kanpainan parte hartzen duten eta kartel identifikagarria izango duten dendetan erabili ahalko dira.

Zure publizitatea Mugalarin

BANNER ATXONDO

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu