Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:56 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Astola aldizkariaren 9. zenbakian zortzi historia ikerketa

11231698_10153678098134518_7433314643227921736_o

Mugalari

Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, Astola Ikerketa eta Historia aldizkariaren zenbaki berria argitaratu du Gerediaga Elkarteak. Guztira zortzi ikerketa lanek osotzen dute 160 orritako aldizkaria. Durangaldeko ohiko liburudendetan salgai izango da 5 eurotan. Durangoko Azokan ere,  ohikoa denez, eskuratu ahal izango da. Gerediaga Elkarteko kideek doako alea eskuragarri izango dute Azokan.

Gerediagak 50 –  Astola

Urtean zehar mende erdia gogoratu eta ospatzeko izan diren ekintzetako argazkiak, elkartearen historian zehar izan diren zazpi presidenteren garaiak laburtzen dituen erreportajea eta egunerokoan Gerediagan behar egiten duten lau lagunen barrukoak ezagutuko ditugu.

Atxarte, borroka baten kronika – Jabi Berasaluze

Orain 25 urte, Atxarteko harrobietan hamakak haitzetako horman eskegita askoren erretinan dagoen irudia izango da. Ekainean gogoratu zuten bi urte luzeko borroka “Atxarte Bizirik!” ohikutzen zuteneko batzuk. Urkiolaren Aldeko Batzordeko kideak gogora ekarri dizkigu borroka horren zergatia, gertaerak eta lorpenak.

ATXARTE ASTOLA
«Hamaka gaineko turnoak 24 eta 48 ordukoak izaten ziren eta beti bikoteka».

Automobilgintzaren motorra – Amaia Portugal (Gaindegia)

Automobilgintza sektorea Durangaldeko ekonomiaren motor nagusienetako bat ote da? Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak egin duen ikerketa honetan argitzen du erantzuna. Datu estadistikoez harago, sektorean zeresana duten eragileen hausnarketak bildu dituzte.

Lorentzo Records, Rocka mimatuz – Iban Gorriti

Aitor Ariño eta Marielen Deanek Berrizko “Orue” baserrian grabazioetarako estudio profesionala jarri zutenetik, asko izan dira bertan euren diskoak grabatu dituzten taldeak eta abeslariak. Nortzuk izan diren eta grabaketa egunak zelangoak izaten ziren kontatu digute erreportajean.

Anbotoko Dama, Goiandere ala Deabru? – Anuntxi Arana

Euskal mitolgiako izaki ospetsuenetako bat da Anboto Dama. Asko ikertu dute bere irudia eta ikuspuntu ezberdinetatik. Anbotoko Dama batzuentzat, Anboto Mari besteentzat, izan diren eta oraindik irauten duten istorio, legenda, eta azalpenetatik ibilbidea egitea proposatzen du honako ikerketa lanak.

Tabira Uriaren jatorria – Belen Bengoetxea

Durangoko Uriari buruz gordetzen den dokumenturik zaharrena 1372. Urtekoa da; uri moduan zituen pribilegioen baieztapen dokumentua. Autore ezberdinek Durangoren sorreraz asko idatzi arren, hipotesiak izaten jarraitzen dute guztiek, oinarri arkeologiko edo dokumental nahikorik ez dutelako.

Elorrio, gerrako frontea – Jon Irazabal

Francoren altxamenduaren ondoren, 1936ko uztailaren 18an, Elorrio alde errepublikarrean geratu zen. 1937ko apirilaren 24ra bitartean, Elorrioko frontean gertatutakoak jasotzen dira erreportajean, elorriar askoren erreferentziekin eta artxiboko sasoiko argazki zaharrekin  azalduta.

Zaldibar, gizon gaizkilearen etxea – Dolores del Monte eta Alberto Santana

Zaldibar leinuetxearen historia laburbiltzen dute kontakizunean. Zaldibar izenarekin dorrea, jauregia eta etxea izan dira ezagunak historian zehar. Zaldibar leinuaren joan-etorriak ezagutuko ditugu. Gaur egun hondatuta dagoen eraikina bada ere, garai ezberdinetan eskualdean garrantzia handikoa izan zen.

Otxandioko plaza azpian – Iñaki Pereda

Otxandioko uriaren Plaza Nagusian egiten dabiltzan indusketa arkeologikoak azaltzen dira lan honetan. Aurkitu dituzten elementu ugariak otxandiarrek denboran zehar egin duten lanaren eta eguneroko bizimoduaren lekukotza dira. Otxandioko alde historikoko gune arkeologikoa multzo monumental izandatua dago 1994tik.

 

Zure publizitatea Mugalarin

Stock Euskadi 2015

banner

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu