Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
3:44 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 64 Km/h

Abadiñoko udala hasi da herritarren iritzia jasotzen herriko hiri-antolaketako plan orokorra prestatzeko

Mugalari

Abadiñoko Udala hasi da herritarren iritziak jasotzen  herriko Hiri-Antolaketako Plan Orokorra -datozen urteetako Abadiñoko bilakaera urbanistikoa zehaztuko duen dokumentua- prestatzeari begira. Horretarako, idazketa taldeko teknikariak hasi dira inkestak egiten etxez etxe.

Abadiñobizko

Abadiño. · ARGAZKIA · I. Gorriti

 

Jose Luis Navarro alkateak azpimarratu egin du oso garrantzitsua dela  herritarren partaidetza izatea Plan Orokorra prestatzeko garaian. «Dokumentu horrek esango digu  nolakoa izango den gure herria datozen urteetan: non egin ahal izango diren etxebizitzak, lantegiak, azpiegiturak, e.a. Herritarrek badute, beraz, zeresan handia erabakitzeko norantz eraman nahi duten beren herriaren bilakabidea», esan du.

Inkestalariak hasiak dira jadanik etxeetara agertzen, inkestatuak modu aleatorioan aukeratu ondoren. Herritarren iritziak kontuan hartuko dira  Plan Orokor berria egitean. Plan horretarako,  100.00 euroko partida bat sortu da Udal Aurrekontuetan. Alkateak herritarrei eskatu dien lagundu deizaieten inkestalariei euren lanean.

Zure publizitatea Mugalarin

OUTLET Stock Euskadi 2015

banner Stock

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu