ECO

ECO · EKIMEN BERRIA DURANGALDEAN · Gatz-edukiontziak ipini ditu Atxondoko Udalak negurako

GATZA

ARGAZKIA · Atxondoko Udala

Izaskun Ellakuriaga

Atxodoko Udala negurako prestatu da eta lau edukiontzi jarri ditu gatzarekin. Ekimen hau berria da Durangaldean. Apatamonasterion (posta bulego ondoan), Axpen (eliza ostean), Arrazolan (Elizondoko aparkalekuan) eta Santixan (zabor edukiontzien ondoan) jarri dituzte edukiontziak eta bakoitzak 500 kilo gatz ditu.

Udal langileetatik aparte, edozein herritarrek elurra edo izotza egiten duenean gatza eskura izatea da helburua. Iaz 1000 kilotako gatz zakuan ipini ziren. Aurten, jendearen ekarpenak aintzat hartuta edukiontzi txukunago eta ikusgarriagoetan banatu da gatza herriko leku ezberdinetan.  Gatza amaitu ahala, udal langileek beteko dituzte edukiontziak.

2.000 euroko inbertsinoa egin du Udalak edukiontziak ipintzeko.

Zure publizitatea Mugalarin

Abadiñoko Gorakada antzerki taldea Zornotza Aretoan

BANNER ZOrnotza moby dick

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.