Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:08 am,
temperature icon 11°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 20 Km/h

ARRAZOLAKO ESKOLA · Auzitegi Gorenak atzera bota du Atxondoko Anboto-pe elkarteak ipinitako errekurtsoa

I. Ellakuriaga

Arrazola eskola zaharra azken urteetan Anboto-pe Elkartea eta Atxondoko Udalaren arteko auzia izaten dabil. 2014an Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Anboto-pe Elkarteak erabiltzen duen eraikinaren alokairu kontratua amaituta zegoela ebatzi zuen eta ondorioz lokala utzi egin behar zutela izan zen agindua. Anboto-pe Elkartekoak, baina, ebatziaren kontrako errekurtsoa ipini zuten Auzitegi Gorenean.

Anboto-Pe Atxondo

Anboto Pe elkartea. · PHOTO · I. Gorriti

Urtarrilaren 13ko datarekin Auzitegi Gorenak errekutsoa tramitera ez onartzea erabaki du. Erabakiaren berri ematen duen autoan jasota dagoenez, errekurtsoak ez ditu bete forma eta eduki aldetik izana beharreko gutxienekoak eta horregaitik aztertu ere ez dute egin Anboto-pekoen errekurtsoa.

Hona hemen Auzitegi Gorenaren autoa: 

https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2016/01/2016-urtarrila-gorenak-errekurtsoa-atzera-bota.pdf

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu